Israelgo bandera duten ontziei sarrera debekatu die Malaysiak

  • Entitate sionistak Gazan egiten ari den sarraskiari erantzunez hartu du erabakia Malaysiako Gobernuak, “oinarrizko printzipio humanitarioak urratzen dituztelako”. Israelera doazen itsasontziek ere debekatuta izango dute Malaysiako portuetan merkantziak kargatzea.

Israelgo Zim multinazionaleko ontzi bat

2023ko abenduaren 22an - 10:52

Malaysiako Gobernuak asteazkenean iragarri du Israelgo bandera duten itsasontziak edota Israelera bidean doazenak Malaysian ezingo direla porturatu edo geldialdirik egin, ZIM Israelgo ontzi-multinazionalen merkantzia-ontziak barne. Hala adierazi du lehen ministro Anwar Ibrahimek: “Malaysiak eta Israelek harreman diplomatikorik ez eduki arren, Malaysiako portuetan erregulartasunez pasatzen diren ZIM ontziei debeku espezifikoa ezarriko zaie”.

Murrizketa hauek berehala sartuko direla indarrean adierazi du lehen ministroak, Israelek Gazan egindako sarraskiarekiko erreakzio gisa, “oinarrizko printzipio humanitarioak urratzeaz gain, lege unibertsala urratzen dutelako zibil palestinarren aurkako sarraskien eta ankerkerien ondorioz”. Malaysiako Gobernuak azpimarratu du erabakiak ez diela kalterik eragingo bere merkataritza-jarduerei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eurovisioni boikota egiteko deiak indar hartu du, Israelen genozidioa zuritzea egotzita

Maiatzaren 11n ospatuko da Suedian Eurovision jaialdia eta Israelen parte hartzeak kritika ugari sortu ditu. Europako milaka artista eta ehunka antolakundek jaialdiari boikota egiteko deia egin dute. Aurten Malmo hirian izango da ekitaldia eta aurreko egunetan, milaka pertsonak... [+]


Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek... [+]


Palestinaren alde, Erandioko Carrefour merkatalgunean protesta egin dute hainbat ekintzailek

Erandioko Carrefour katearen merkatalgunean protesta egin zuen barikuan Khalas! Palestina Uribe Kostako taldeak, "Gazako sarraskian duen konplizitatea salatzeko". Ekintza horren bitartez, bezeroak informatu, kontzientziatu eta "Israelen kolaboratzailea" den... [+]


Turkiak harreman oro eten du Israelekin eta genoziodioagatik salatuko du Nazioarteko Auzitegian

Turkiak jakinarazi du Israelekin zituen merkataritza harreman guztiak eten dituela eta Nazioarteko Justizia Auzitegian Israelen aurkako genozidio salaketarekin bat egitea eskatuko duela.


Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


Eguneraketa berriak daude