Madurok botoen %67 lortu du eta parte-hartzea %31koa izan da

  • Nicolás Maduro presidentearen GPPSB Simon Bolivar Polo Patriotiko Handiak irabazi ditu hauteskundeak Venezuelan. %67ko zifra eman dute botoen %82 zenbatuta zegoela. Aliantza Demokratikoa koalizioak botoen %18 eskuratu du. Juan Guaidó oposizioko kideak hauteskundeetan parte ez hartzeko deia egina zien herritarrei.


2020ko abenduaren 07an - 12:59
Nicolás Maduro botoa eman berritan prentsaurrekoa ematen. Argazkia: Venezuelako Presidentzia.

Venezuelako herritarren %31k hartu du parte, 5,2 milioi hauteslek. 20,7 milioi venezuelarrek zuten botoa emateko eskubidea.

Aliantza Demokratikoa koalizioak eskuratu ditu bigarren boto gehien (%18). Venezuela Batuak botoen %4 lortu du eta Venezuelako Alderdi Komunistak %2,73.

Madurok adierazi du bere kargua berretsi dela hauteskunde hauetan eta demokraziaren garaipen handia izan dela, “zalantzarik gabe”.

Juan Guaidók iruzurtzat jo ditu hauteskundeak. Astelehenetik (abenduak 7) larunbatera (abenduak 12) arte euskarri digitalen bidez kontsulta antolatua du Maduroren aurkako jarrera erakusteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude