Madrilgo Lavapies auzoko Argumosa 11 eraikineko bizilaguna da Miriam, eta asteazkenean bera eta bere familia etxetik bota dute. Eraikina Proindivisos S.L. enpresak erosi zuenean, alokairuak %300 igo zizkien bizilagunei, eta hori ordaindu ezinik, bizilagun guztiak ari dira botatzen pixkanaka.
Asteazkenean ere poliziaz inguraturik esnatu da Madrilgo Lavapies auzoko Argumosa kalea. Miriam eta bere familia etxegabetzeko laugarren saiakera izan da, eta azkenean auzokideek ez dute etxegabetzea ekiditea lortu. Laugarren saiakera honetan etxegabetzea burutuko zela aurreikusten zutenez, Miriamek senide baten etxean utzi ditu bere 8 eta 9 urteko semeak.
Madrilgo Errentarien Sindikatuak eta Lavapiés ¿a dónde vas? plataformak deituta, 08:00etatik jende andana izan da Argumosa kaleko 11 zenbakiaren inguruan, etxegabetzea ekiditen saiatzeko. Plataformek 100 polizia baina gehiago bertaratu direla zabaldu dute sareetan, eta polizia-operazio “desproportzionatua” salatu dute: “100 polizia eta auzoa moztua. Dena adin txikiko umeak dituen familia bat kalean uzteko. Gaur Argumosa 11n, baina egunero edonon. Horrela betetzen ditu Espainiako Estatuak Konstituzioa eta NBEaren ebazpenak”, adierazi dute haserre.
Eraikuntza-enpresen ofentsiba
Joan den irailetik hona, hainbat familia etxegabetu dituzte aipatu dugun Argumosa 11 eraikinean. Alokairuak hirukoiztu ostean, bizilagun gehienek ordaindu ezin zutenez, etxegabetze aginduak iristen hasi ziren, eta banan-banan kaleratzen joan dira. Hainbat familiek irautea lortu dute, baina eraikuntza-enpresen aurka ezer gutxi dute egiteko. Astearte honetan aipatutako eraikineko bi familiek zuten arazoari behin-behineko konponbidea lortu diote, El Periódico egunkariak publikatu duenaren arabera. Joan den irailean, bestalde, eraikin bereko Pepi bizilagunaren kaleratzea gelditzea lortu zuen Nazio Batuen Erakundearen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen batzordeak, alternatiba duin bat lortu arte.
Lavapies auzoko arazo orokortua
Gaur egun, Lavapies enpresa eta inbertitzaile gehien erakartzen dituen Madrilgo auzoa da. Auzoaren gentrifikazioa ziztu bizian doa, Sin Filtros hedabide digitalak egindako dokumentalak jasotzen duenez. Lavapiesen aurretik, Malasaña auzoan gauza bera gertatu zen. Auzo degradatu eta ezegonkorretan enpresek inbertsio handiak egiten dituzte, eta miseria gordinenean dauden bertako bizilagunak indarrez kanporatu maila ekonomiko handiagoa duen jendeari lekua uzteko. Malasaña, orain, guztiz auzo modernoa da, eta bizitzaren kostua izugarri handitu da. Adituen arabera, Lavapies norabide berean doa: orain arte droga trafiko handia zuen auzoa zena, langileriaren kapa prekarioenen bizileku zena, guztiz eraldatzen ari dira sektore publiko eta pribatuaren aliantzaz.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.