M11ko Biktimen Elkarteko presidentea: “Erantzukizunak ETArena izan behar zuen bai ala bai”

  • Pilar Manjóni elkarrizketa egin dio Alberto Pradillak Gara egunkarian. Semea galdu zuen duela 10 urteko Madrilgo atentatuetan eta M11ko Biktimen Elkarteko presidentea da.


2014ko martxoaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Pilar Manjón: "Sortu zuten konspirazioaren teoriarekin bizitza asko hondatu dituzte". (Argazkia: EFE)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manjónek gertakarien erantzukizuna garai hartan Aznarren esku zegoen PPren Gobernuak izan zuela aldarrikatu izan du urte hauetan guztietan. Salaketa horrek eraso larriak ekarri izan dizkiola adierazi du.

Gobernuaren aldetik biktimen artean tratu desberdinak egon direla kexu da. Elkarrizketan aitortzen du ez duela babesik jaso Gobernu edo politikariengandik; bera bezalako biktimengandik eta familiagandik baizik.  “Biktimen artean familia zoragarri bat sortu dugu. Biktimen, familiaren eta nire semearen babesa edukiko ez banu, amore emanda izango nintzake aspaldi”.

Atentatuaren ondorengo egunetan erantzukizuna norabide okerrean zuzendu zutela azpimarratzen du: “Batzuentzat erantzukizunak ETArena izan behar zuen bai edo bai eta oraindik ere kudeaketa okerraren ondorioak pairatzen jarraitzen dugu”.

“Sortu zuten konspirazioaren teoriak irratian entzule gehiago izateko eta egunkariak saltzeko balio izango zien, baina bizitza asko hondatu dituzte”

Elkarrizketa osoa hemen aurki daiteke


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
2025eko abenduaren 24
Espainiako Estatuko esperientziak
Ahuntzak, astoak eta mastinak otsoa uxatzeko

2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude