Luzaideko Bolant egunean emakumeek dantzatuko dute lehen aldiz igandean

  • Igandean Bolant eguna ospatuko dute Luzaiden eta emakumeek Jauzietan parte hartu ahal izango dute, lehen aldiz, Kazeta.eusek jakinarazi duenez. Galdeketa egin zuten iazko martxoan eta herritarren gehiengo handiak baietz erantzun zuen.


2017ko apirilaren 12an - 12:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orain arte emakumeek hiru dantzatan baino ez zuten parte hartzen, Martxa, bolant-dantza eta Lauetan Erdizkan, “neskatoa” paperean. Dantza-jauziak soilik gizonentzat ziren.

Dantza taldean, baina, gero eta emakume gehiago eta gizon gutxiago daude eta emakumeek dantza guztietan parte hartzeko premia sortu da. Luzaidetik kanpo doazenean emakumeek dantza guztiak dantzatzen dituzte, baina herrian, ordea, ez.

Eztabaida herritarren esku utzi ostean, emakumeek bost Jauzitan dantzatzeko eskubidea lortu dute, Egi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoritz. Beraz, igandean emakumeek Bolantetan dantzatuko dute lehendabiziko aldiz.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.