Datorren maiatzak 20, larunbata, Gasteizen, lurraldeari erasotzen dioten makro-poiektuak errefusatzeko eta geldi daitezen exijitzeko mobilizatuko gara Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik! lemapean.
Izan ere, natur guneak eta landa ingurunea industrializatuko dituzten azpiegitura berri ugariren eraso bortitza pairatzen ari gara: zentral eolikoak eta makropoligono fotovoltaikoak, abiadura handiko trenbide eta azpiegiturak, goi tentsioko lineak, meatzaritza proiektu berriak, erraustegiak, negutegi industrialak eta makro-haztegiak... Horiek guztiak ageri dira Euskal Herriko mapan, jada martxan dauden proiektuak edo laister gauzatzekoak direnak.
Guztiz kezkagarria da ikustea nola inbertitzaile handiak gure lurraldera datozen berriro ere, ingurune naturala hondatzen jarraitzeko eta orain arte kontserbatu diren baliabide natural urriak lapurtzen segitzeko.
Halaber, kostaldean eta eremu turistifikatuetan hedatzen ari diren txikizio eta etxegintza espekulatzailearen ondorioz, porlan azpian betirako galtzen ari gara lurrak.
Proiektu horiek naturguneak eta laborantza-lurrak bereganatzen dituzte, gure lurraldea egituratzen duten eta bizitzari eusten dioten ekosistemen desagertzea ekarriz.
Gobernuek enpresa handien interes ekonomikoei lehentasuna ematen diete, eta parlamentuetatik mega-proiektu horien inposaketa errazteko legeak onartzen dira
Hori gutxi balitz bezala, gobernuek enpresa handien interes ekonomikoei lehentasuna ematen diete, eta parlamentuetatik mega-proiektu horien inposaketa errazteko legeak onartzen dira, hala parte hartze publikoa eta ingurumenaren gaineko kalteen azterketak erabat murrizten dituzten Espainiako azken legeak, nola udalei, kontzejuei eta lurralde horietako bizilagunei erabakiak hartzeko aukera eragozten dieten Tapia Legea eta gisa bereko legedi nafarra.
Azken aldian, gainera, energia krisiaren eta klima aldaketaren aitzakia baliatuta, mendialdeak eta landa eremu zabalak makroproiektu eolikoz eta fotovoltaikoz josi nahi dituzte, biodibertsitatean atzerabueltarik gabeko galera eta balio natural eta paisajistiko handiko guneetan kalte larriak eraginda, baita elikadura bermatzeko ezinbestekoak diren nekazaritza eta abeltzaintza lurren hondamen nabarmena eraginda ere.
Energiaren auziari gagozkiola, energia berriztagarrien ezarpen industrialean eta mega-proiektuetan oinarrituta inposatzen ari den trantsizio energetikoaren eredua errefusagarria da guztiz, enpresa energetiko handien interesei men egiteaz gain, kapitalismoaren hazkundeari eta egungo bizimodu jasanezinari eutsi nahi dien ihesbide bat delako.
Gogor salatu behar dugu, horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak egunotan onartu duen "Energia Berriztagarrien Plan Sektorialak" EAEko lurraldea enpresa energetikoen eta inbertsoreen nahierera atondutako "joko-taula" handi batean bilakatzen duela, eskala handiko 110 zentral eoliko eta fotovoltaikoren ezarpenari bide emanez.
"Trantsizio energetikoa" eta "deskarbonizazioa" bezalako terminoek esanahia galtzen dute gaur egungo krisi ekosoziala eragin duten berberek behin eta berriz erabiltzen dituztenean
Hain zuzen, Munduko Bankua Barakaldoko BECen elkartuko da maiatzaren 23tik 25era, elite ekonomikoek klima larrialdiaren aitzakia baliatuta sustatzen dituzten negozio berriak bultzatzen jarraitzeko. Haien helburu bakarra planeta arpilatzen jarraitzea eta Europako Next Generation programaren milaka milioi euroko funts publikoak eskuratzea da. "Trantsizio energetikoa" eta "deskarbonizazioa" bezalako terminoek beren esanahia galtzen dute gaur egungo krisi ekosoziala eragin duten berberek behin eta berriz erabiltzen dituztenean. Lurralde osoa transnazionalen esku jartzeak, makroproiektuak garatu ditzaten, pobretu egiten gaitu, ahulago eta mendekoago bihurtzen gaitu.
Horregatik denagatik, herritar eta talde guztiak lurraren defentsan elkartzea eta beharrezkoak diren ekintzak eta mobilizazioak antolatzea beharrezkoa da. Larunbateko manifestazioa Euskal Herriko toki askotan lurraldea defendatzeko mugitzen ari garen hainbat talde eta pertsonaren arteko elkarlanaren emaitza izango da.
Natur eremuak eta laborantza lurrak zaintzea eta babestea ezinbesteakoa da bizitza bermatzeko. Erabakiak pertsonengan jarriko dituzten politikak behar ditugu, eta ez kapitalaren interesetan oinarritutakoak; laborantza lurrak eta etxalde txikiak babestuko dituzten politikak, eta garraio sistema publiko eta sozial bat garatuko dutenak; energia berriztagarrien eredu deszentralizatu eta lokala sustatuko dutenak. Azken batean, natur-ondarea kaltetuko ez duen eta ondasun komuna hobetzera bideratuko duen eredu bat behar dugu.
Euskal Herriko mendiak, natur guneak, landa eta kostako inguruneak ez dira kapitalak konkistatzeko guneak! Larunbatean 18:00etan Gasteizko San Anton Plazan elkartuko gara.
Mikel Alvarez Forcada
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]