"Ikuspegi feministaz itzulpegintzaren arlora hurbildu direnek kasu egin diote genero baliabideen itzulgarritasunari, eta genero baliabideak itzultzeko premiari, baina, halaber, kasu egin diete irakurbide feministetara zabalduriko literatura testuak itzultzeko harturiko bideei, eta ohartarazi, kasu asko eta askotan, itzul-lanek jatorrizko testuaren irakurbide feminista zapuztu egin dutela, irakurbideak estutuz eta interpretazioa beste norabide baterantz zuzenduz. Gurean ere horrelakorik gertatu da. Xabier Elorriagaren zuzendaritzapean (1985) zinemara egokitu zen Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox (1979) nobelarekin gertatu zen hori, hain zuzen ere. Xabier Elorriagak eta Arantxa Urretabizkaiak elkarlanean eginiko gidoiaren bitartez nobelaren diskurtsoa narrazio filmikora bihurtu zenean, galdu egin zuen testu moldatuak jatorrizkoaren anbiguotasuna, identitate-gatazka, eta hortaz, jatorrizkoan hitzezko presentzia baino ez den senarra, narrazio filmikoan presentzia fisiko indartsu bilakatu zen, nobelan barne hausnarrean ari den emakumearen presentzia horri itzal egiteraino zenbait eszena mamitsuetan".
(Zehar aldizkariko 63. zenbakitik hartua)
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.