Luis Martín Sánchezen gorpua aurkitu dute, aurten Mexikon hil duten zazpigarren kazetaria

  • La Jornada hedabidean lan egiten zuen, Mexikoko egunkari nagusienetakoa. Bere gorpua Nayarit estatuan aurkitu dute, desagerpenaren salaketatik egun gutxitara.


2023ko uztailaren 13an - 07:30
Azken eguneraketa: 12:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nayariteko Justiziako Fiskaltza nagusiak baieztatu du kazetaria erail dutela, eta erasoa kazetari lanarekin lotuta dagoela. Sánchezen emazteak salatu zuen bere desagerpena, eta baita etxean kazetariaren ordenagailua, mugikorra eta disko gogor bat falta zirela ere.

La Jornadak azpimarratu duenez, aurten zazpi komunikatzaile hil dituzte Mexikon, tokiko hedabideek argitaratutako datuen arabera: Gerardo Torres Rentería, Abisaí Pérez Romero, Ramiro Araujo Ochoa, Carlos Acosta, Marco Aurelio Ramírez Hernández, Pablo Salgado eta Luis Martín Sánchez Íñiguez.

Erasoak jasan dituzten kazetari gehienak droga kartelak eta ustelkeria ikertzen ari ziren. Luis Martín Sánchezen hilketa eta Mexikoko prentsaren egoera salatzeko mobilizazioak izan dira Mexikoko hainbat lekutan. Zein da hurrengoa, presidente? lelopean aritu dira kazetariak protestan. Andrés Manuel López Obradorren administraziopean 63 kazetari hil dituzte, zifra ofizialen arabera. Sánchezen hilketa sakonki ikertzea eskatu dute, kazetarien defentsarako neurriak indarrean jartzearekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!