Los Chicos del Maiz eta ARGIA jazarpenari buruzko mahai-inguruan Andoainen

  • Errepresioaren ikuspegi ezberdinei buruzko mahai-ingurua antolatu du Andoaingo Irunberri kultur elkarteak larunbatean 18:30ean hasita. Andoaingo herriko tabernaren abokatu Oscar Padurak hitz egingo du, Axier lopez kazetaria eta Valentziako rap taldearekin batera.


2016ko apirilaren 21ean - 11:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Andoaingo Irunberri herriko tabernaren abokatu Oscar Padurak azalduko du herrikoen aurkako auzia egun zertan dagoen. Mozal Legeari helduko dio Axier Lopez kazetariak; ARGIAren aurkako zigorrari emandako erantzun kolektiboaz arituko da. Eta azkenik, Los Chicos del Maiz taldeko hiru kideek hitz egingo dute; musika taldearen aurkako zentsura eta kriminalizazio saiakerak izango dituzte hizpide.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA mozalik gabe
Eguneraketa berriak daude