Lombardia eta Veneton autonomia handiagoa izatearen alde bozkatu dute erreferendumean

  • Italiako bi eskualdeetan egin dira erreferendumak igandean.  Boto emaileen 10etik 9k autonomia handiagoa izatearen alde bozkatu dute. Parte hartzea %57,2koa izan da Veneton eta %40 ingurukoa Lombardian.


2017ko urriaren 23an - 09:57
Igandean egin zuten autonomiaren inguruko erreferenduma. /Reuters

“Gobernua prest dago negoziazioari ekiteko”. Lombardia eta Veneto eskualdeetako erreferendumaren ondoren,  Gianclaudio Bressa Italiako Eskualde Gaietarako idazkariordeak eginiko adierazpenak dira, nahiz eta erreferendumak ez ziren lotesleak.

Italiako BPGaren %30a sortzen dute bi eskualdeek. Lombardiak BPGaren %20 inguru eta Venetok %10. Milan eta Venezia dira eskualde horietako hiriburuak hurrenez hurren. Biak Italia iparraldeko eragile ekonomiko nagusiak dira.

“Venetoko eskualdeak autonomia forma berriak eta baldintza partikularrak izatea nahi al duzu? Erantzuna argia izan da, bai. %98ak autonomia handiagoaren alde erantzun du. Herritarren %57,2k hartu du parte erreferendumean.

Lombardian berriz, autonomia forma berriez galdetu dute, beti ere batasun nazionalean oinarrituta. Parte hartzea baxuagoa izan da hemen, %40 ingurukoa, Milan hiriburuan izan da batez ere parte hartzea baxua. Hala ere bozkatu duten herritarren %95ak baiezkoa bozkatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Veneto
Gazte etorkin bat Venezian itota hil da irain arrazista artean

Pateh Sabally izeneko 22 urteko ganbiarra itota hil zen Veneziako Ubide Handia kanal nagusian urtarrilaren 22an, inguruan jendea begira zuela eta inor gutxik lagundu zion bitartean. Inguruan, hainbat itsasontzi eta vaporetto tradizional ikus daitezke turistaz beterik, Il... [+]


Hego Tirol eta Aosta Haraneko gehiengoa alderdi autonomisten alde Italiako hauteskundeetan

Italiako hauteskundeek herrialdeko mugimendu autonomista eta independentisten argazki eguneratua utzi digute, Nationalia webguneak txukun jaso duenez. Bertan irakur dezakegu aosta harandarren %70ek eta hego tiroldarren %60k ez duela Italiako alderdi... [+]


Eguneraketa berriak daude