Literatura Eskola “literaturaren unibertsite herritarra” dela esan zuen Iñigo Aranbarri idazleak. Aurten 10 urte bete ditu. Urteurrenaren harira, larunbatean hasi eta maiatzera arte hainbat hitzaldi antolatu ditu.
Bihotz Bakartien Klubak sortu zuen Literatura Eskola, 2003an, Frantziako eta Espainiako Estatuek inposatutako curriculum “arrotzari” erantzuteko tresna gisa.
Gotzon Barandiaren idazlearen hitzetan: “Frantziak eta Espainiak inposatutako curriculumetako literatura arrotza zen guretzat, ez gintuen betetzen. Merkatuak, berriz, irakurtzeko modu bat inposatzen zigun, literatura jakin bat, salmentekin eta izen handiekin lotua, guri edukiz nahiko hutsala iruditzen zitzaiguna”.
Inguruarekin konforme ez eta Literatura Eskola antolatu zuten: “Erabaki genuen, inoren zain egon gabe, gu geure burua elikatzen hastea”.
Geroztik 10 urte pasa dira. Ospatzeko zortzi hitzaldi emango dituzte; hilean behin, bakoitza Euskal Herriko txoko batean.
Lehenengo hitzaldian, Ander Lipusen antzekigintza aztertuko du Jaime Valverdek. Hurrengo saioan, azaroaren 16an, Txinako literatura garaikidearen inguruan arituko da Maialen Marin.
Beste hainbat gai ere jorratuko dituzte: besteak beste, Sarrionandia, Saizarbitoria eta abangoardia euskal litaraturan.
Egitarau osoa hemen ikusgai.
Eskolaren oinarriak
“Euskal Herritik eta euskaratik” lan egin nahi dute, eta jakinminari erantzun asmoz. “Nahi genuen jakin zergatik idazle batek idazten zuen lan bat, zertarako, noiz, zein testuinguru historikotan… Eta nahi genuen, inork zer irakurri behar genuen esan gabe, zer irakurri geuk erabaki” adierazi du Barandiaranek.
Sortu zenetik 10 urte pasa dira, eta Eskolak literatura zabaldu nahi duten taldeen arteko “sinergia” lortu dutela diote bertako kideek.
Zortzi elkartek osatzen dute: Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, 111 Akademiak, UEUko Literatura sailak, Sareinak-ek eta Elearazik.
Eguneroko jarduna: literaturaren inguruko formazio saioak
Hamar urte hauetan litaraturari buruzko formazio klaseak eman diztuzte Euskal Herriko hainbat herritan. “Elitismorik gabeko gunea da”, diotenez, parte hartzean oinarritutakoa.
Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025
Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]