Liburuen ekoizpena jaitsi egin zen 2017an Hego Euskal Herrian

  • 3.134 liburu argitaratu ziren Hego Euskal Herrian iaz, Espainiako Kultura Ministerioak argitaratu berri dituen datuen arabera. Ia %20ko jaitsiera da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta %35etik gertukoa Nafarroan.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2018ko maiatzaren 22a
Durangoko Azokako artxiboko irudi bat. Euskarazko liburuen ekoizpenak behera egin du 2017an, 2016arekin alderatuta (argazkia: Dani Blanco).

Espainiako Estatuan liburu-ekoizpena gehien jaitsi den bi erkidegoak dira EAE eta Nafarroa, Kulturarako Espainiako Estatu-Idazkaritzak aurreratu duenaren arabera. ISBN agentziak emandako datuetan oinarrituz, Espainiako Estatuko liburu-produkzioaren iazko argazkia ezagutu da astelehen honetan eta agerian geratu da Hego Euskal Herriko liburugintzaren iazko beheranzko joera.

2.565 liburu ekoiztu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016an publikatutako 3.134 liburuekin alderatuz %18,2ko jaitsiera. Txikiagoa da kopurutan Nafarroako liburugintza eta argitalpenen gutxitzea kopuru absolutuetan ere txikiagoa den arren, ehunekotan esanguratsua da: 569 liburu inskribatu ziren ISBNan 2017an, aurreko urteko 870 argitalpenekin konparatuz %34,6ko jaitsiera.

%13ko gutxitu da euskarazko liburuen ekoizpena

Espainiako Estatuko gainontzeko datuekin kontrastea egiten dute Hegoaldekoek, izan ere, goranzko joera nabarmendu du Espainiako Kultura Ministerioak: %1,2 igo da produkzioa aurreko urteko datuarekin konparatuta. Katalunia eta Madrilgo erkidegoa dira Espainiako Estatuko liburu ekoizpenean erabateko liderrak, biak batuta ekoizpen osoaren %63,5 osatzen baitute.

Kataluniaren pisu konkretu horrek badu eragina argitalpenen hizkuntzan ere. Gaztelania nagusi den arren, iaz 9.702 liburu argitaratu ziren katalanez, Espainiako Estatuko ekoizpen osoaren %11,5. Urrun daude zenbaki horietatik euskaraz iaz publikatu ziren 1.430 liburuak. Eta gainera, 2016. urtearekin konparatuz, %13 jaitsi da euskaraz ekoiztutako liburuen portzentajea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Liburugintza

Liburugintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-18 | Hiruka .eus
Nazariori eta Zuloa liburu-dendari omenaldia egingo die Getxoko Komiki Azokak

Nazario komikigilea eta margolaria omenduko du binetaren munduaren urteroko jaialdiak. Horrez gainera, Gasteizko Zuloa liburu-dendari ere gorazarre egingo diote, haren ibilbideagatik eta komikiaren mundua zabaltzeko egindako lanagatik. Getxoko Komiki Azoka urriaren 19tik 21era arte izango da, leku bitan: Areetako Xake plazako karpan (saltokiak) eta Romo Kultur Etxean (jarduerak eta fanzine-gunea). Azokaren kartela Raquél Córcoles artistak egin du, Moderna de Pueblo pertsonaia... [+]


Liburutegiak jomugan

Egin dezagun amets. Behin bazen irakurle herri bat. Horretan, bakoitza joan zitekeen etxetik hurbil zegoen leku batetara, (...) leku bero bat non norberak bere burua eta besteena deskubritu zezakeen, non ikasi, irudikatu, trukatu, bidaiatu zezakeen. (...) Herri hori, gurea da, Frantzia da. Guri dagokigu existitu dadin”.

Prediku hitz horiekin bururatzen da Erik Orsenna Frantses Akademia kidearen eta Noël Corbin Frantziako Kultur Saileko Ikuskari Orokorraren txosten bat, 2018ko... [+]


2018-07-14
Katixa Dolhare-Zaldunbide
Liburutegiak jomugan


Elkar fundazioa
Euskal kulturaren erraldoia Espainiako Estatuko liburu-banatzaile handienetakoa ere bada

Aldaketa handiak egin ditu Elkar taldeak azken urteetan eta horien ondorioz, besteak beste, Espainiako Estatuko liburu banatzaile handienetako bat bihurtu da. Ekainean prentsari azaldu dizkiote enpresa-konglomeratuaren azkenaldiko apustu estrategiko batzuk, euskal kulturan leku zentrala daukan fundazioaren erradiografia egiteko aukera paregabea eskainiz.


2018-06-15 | ARGIA
Gaur amaituko da Editoreen Galeusca A Coru˝an: hizkuntza propioetako edizioa aztertu dute

Editoreen Galeusca jardunaldiak, A Coruña-ko Luis Seoane Fundazioan egiten ari dira, ekainaren 13, 14, eta 15ean. Gaur dute itxiera eguna. Hizkuntza propioetako edizioaren egoerari buruz ari dira.


Eguneraketa berriak daude