Lemoiz ez, Garoña ere ez

  • Euskal Herritik oso gertu dagoen Garoñako zentral nuklearraren egungo egoerak Lemoiz ixtearen alde izan ziren mobilizazio urteetara garamatzate. Helburu hura azkenean lortu zen. Basordako kalan jarraitzen du zementuzko munstroak deseraiki gabe, eta erokeria nuklear hura egin nahi izan zen erantzukizun faltaren eta ilegaltasunaren testigu isila da orain.


2017ko otsailaren 10an - 09:38
1976an Lemoizko zentralaren kontrako lehen martxan egin zen, 50.000 lagun elkartu ziren Gorliz eta Plentzia arteko ibilbidea egiteko (argazkia: Argia artxiboa - CCbySa)

Garoñakoa 1971n jarri zen martxan eta 2011n bete zituen 40 urte. Orain PPren gobernuaren erabakiaren zain dago, bere bizitza gutxienez 2031 arte luzatzeko. Espainiako Parlamentuan oposizioko alderdiak berrirekieraren aurka azaldu dira. Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, batzar nagusiek eta euskal jendarteak oro har, asmo horren kontrako iritzia erakutsi du. Eta gobernu demokratiko batek herritarren borondatea bere egin beharko luke. Baina esperientziak esaten digu gobernu askok –orain espainiarrak bezala– ez duela hori errespetatzen.

Garoñak sortzen duen mehatxu nuklearraren aurrean, nahitaezkoa litzateke, adostasun antinuklear zabala daukagun Euskal Herrian, mobilizazio handi bat josten hastea. Gobernuak, Parlamentuak eta euskal erakundeek esaten badute Garoña berriz irekitzearen aurka daudela, jar daitezela manifestazio horren buruan. Duela jadanik urte mordo bat lortu genuen mobilizazioekin Lemoiz erabat gelditzea, orain gauza bera lortu dezakegu Garoñarekin, ez baita Burgoseko kontu bat, Euskal Herriari ere bete-betean eragiten dio. Espainiako Estatuko –Frantziakoak ere hor ditugu, ez ahaztu– beste herrialdeetako antinuklearrekiko elkartasun ikur ere izan daiteke, Garoña gelditzea aurrekari on bat izan baitaiteke Almaraz, Ascó Cofrentes, Vandellos II eta Trilloko zentralak ixteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude