Lekarozen Nafarroako Gobernuaren eraikin bat okupatu dute

  • Baztango gazte talde batek Lekarozko kanpuseko “hizkuntza murgiltze zentroa” delakoa okupatu dute etxebizitza arazoari irtenbide bat emateko eta espazioa eskaintza sozial eta kultural zabal batekin bete egin nahi dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 06an - 09:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Guk paraje honetako izen zaharra berreskuratu eta Abeltegia deituko diogu, eraikin hau eraiki aitzinetik, hala baizen, monasterio zaharreko abeltegia". Hola bataiatu dute Baztango gazte talde batek berriki okupatu duten Lekarozen Nafarroako gobernuarena den eraikina. UPNren gobernuak 2012an hizkuntz murgiltze zentroa izateko ireki behar zuen. Red Leaf  enpresak kudeatu behar zuen, baina azkenean atzera egin zuen, eta ondoren Vaughan Systems enpresak Nafarroako gobernuarekin eraikina kudeatzeko akordioa sinatu zuen, baina gero hauek ere atzera egin zuten eta geroztik itxita egon da, eta salmentan. 5,4 miloi euro eskatzera iritsi da Gobernua, baina ez dute saldu, eta orain bertze erabilpen bat ematea erabaki du gazte talde honek.

"Gazteek Baztanen etxebizitza duina eskuratzeko dugun arazoek eragin dute eremu honi gure izaera propioz arnasa emateko nahia eta konbentzimendua. Horrela, bizitza emanen diogu sos nahikeriak sekula sortzen utzi ez dion leku honi.

Gure soldata prekarioek eta diru ahalmenak alde batetik eta etxebizitzen errenta tasek bertze aldetik ez dute Baztango gazteriaren zati handi baten errealitatearekin bat egiten", salatu dute ohar batean.

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeaz gain, nafarrek pairatzen duten prekarietatearen aitzinean horrelako azpiegitura duen eraikin bat hutsik egotea "lotsagarria" dela salatu nahi dute. 3000m2 egoitza da, bulego eta ikasgelekin eta 46 logela baino gehiago ditu.

Espazioa ezagutzeko asmoa duena gerturatu daitekela ere azpimarratu dute. "Ateak lotsarik gabe edekiko ditugu", ziurtatu dute, eta ondoko hilabeteetan eskaintza sozial eta kultural zabala prestatzen ahaleginduko direla aipatu dute. "Jende guztiari gonbita luzatzen diogu hemendik, antolatuko ditugun ekimen, ikastaro eta afera guztietara". Azken finean, eraikina nafar guztiena dela gogoratu dute: "Nafarroako Gobernuak bere garaian nafarren sosarekin egindako inbertsio astoarekin gelditu den etxe huts honi bizitza ematera etorri gara. Lekarozko Abeltegiko ateak edekiak baitira denek ordaindu dugun heinean".

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2025-09-26 | Hala Bedi
Errekaleor Bizirik!-ek 12 urte bete ditu

Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, "herri erantzunari esker"

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


"Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora"

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


"Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea" exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Eguneraketa berriak daude