Lehen sektorearen gainbeheraren aurrean “egiturazko erabaki zuzenak” aldarrikatu ditu SOS Baserriak plataformak

  • Abeltzaintza eta nekazaritza sektoreak bizi duen egoera larrian egin du azpimarra Aiaraldeako SOS Baserriak plataformak. Elikagaien ekoizpen-sektorearen iraupena bermatzeko neurri eraginkorrak aldarrikatu dituzte.

Dolumin Barikuan ehunka herritar atera ziren kalera, SOS Aiaraldea plataformak deitu zuen mobilizazioan parte hartzera. / Aiaraldea.eus

2023ko martxoaren 22an - 06:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ehunka lagun mobilizatu ziren iaz, Laudioko Dolumin Barikuaren testuinguruan, lehen sektorearen defentsan. Mobilizazio hartatik urtebetera sektoreak bizi duen egoeraren balantzea egin du SOS Baserriak plataformak, "okerrera" egin duela ondorioztatuta.

Lehen sektorearen gainbehera datutan

Lehen sektorearen gainbehera horren adibide zenbait datu eskaini dituzte. Eustatek aurkeztutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan astean 5-6 ustiategi desagertzen direla nabarmendu du plataformak. Alor horretan, 5 hektarea baino gutxiagoko edota emakumeak buru dituzten ustiategiak dira kaltetuenak estatistiken arabera.

Biolurrek egindako Duina ikerketako emaitzak ere adierazgarritzat jo ditu SOS Baserriak plataformak. Ikerketa horren arabera EAEko lehen sektorea ez da iristen Gizarte Eskubideen Gutunak zehaztutako gutxieneko soldata duinerako baldintzetara.

Are gehiago, abeltzain eta nekazarien lanaldiek asteko 40 lan orduak %10 eta %53 bitartean gainditzen dituzte. "Zahartzea nabarmena da, eta baldintza horietan ez dago errelebo-aukerarik" adierazi dute eskualdeko baserritarrek.

Elikagaien KPIak gora egiten duen bitartean, jatorrizko eta helmugako prezioen arteko aldea % 65 igo dela ere azpimarratu du plataformak, COAGen datuetan oinarrituta. "Kontsumitzaileak gehiago ordaintzen du, baina ekoizleok gutxiago kobratzen dugu" laburbildu dute.

Tokiko arazoa

Gainbehera hori, ordea, kanpo dinamika globalen ondorio ez ezik, tokian toki hartutako neurrien eragina ere badela salatu dute Aiaraldeako baserritarrek: "Gu akabatzen ari gaituen ernamuina tokikoan sortzen da, eta Udal Hiltegia ixtea edo merkatuetarako osasun araudiaren interpretazio hiper zorrotza bezalako erabakietatik sortzen da".

"Baserritar txikiek beren animaliak korporazio handiei modu autonomoan sakrifikatzeko duten kanal bakarra kentzen bada edo ohiko salmenta-kanala oztopatzen bada, ezin gara harritu aste batetik bestera baserriak desagertzeaz", azaldu du plataformak.

Egoerari aurre egiteko "mesede-traturik" eskatzen ez dutela adierazi dute plataformatik: "Osasun-araudia aplikatzea eskatzen dugu, baina elikadura-sistemako beste edozein eragileri bezala, araudi hori gure errealitatetik, gaitasunetik eta elikadura-kulturatik interpretatzea ere eskatzen dugu". 

Maiatzeko Udal eta Foru Hauteskundeen ostean irekiko den ziklo berriari begira jarri dira SOS Baserriak plataformatik. Distribuzio handien mesedetan baino, tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen-sektorearen iraupena bermatuko duten "egiturazko erabaki zuzenak" hartzea eskatu diete eragile politikoei. "Baldintza berdinetan, elikagai-ekoizleak bezala, eta ez azoka-egun bateko atrezzo folklorikoa bezala".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


MIKEL EPALZA: Hankak lurrean dituen itsastar apeza
“Pulpitutik mintzo den apezak uste du egia baduela, nik uste dut isiltzen ikasi behar dugula”

Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude