"Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da.
Alde horretatik, martxa honekin salatu nahi da Euskal Herria dela Europan artifizializatutako lur gehien duen lurraldeetako bat. Hirigintza, industriagintza eta mota guztietako azpiegitura erraldoiek eragiten dute lur artifizializazioa eta horren ondorioz elikadura ekoizpen oso txikia. Hori dela eta, Euskal Herrian jaten den elikaduraren %3 baino ez da bertan ekoizten.
Arestian esan bezala, Angiozarretik abiatu da martxa. Angiozar dago Euskal Y aren korapiloaren erdigunean. Abiapuntu hau hautatua izan da AHT delako lur eremu handiena txikitzen duen azpiegitura. Eta martxaren ibilbidea AHTrena izango da.
Kanpazarrerako bidean irregulartasunez betetako harrobia ikusteko parada izan da. Baita Beasain-Durango autobiaren lanak ere, AHTren lanez gain. Martxa bi akuifero hondatu dituen Udalaitz azpiko AHTren tunel batean sartu da.
Bazkaria Elorrioko gaztetxean egin da. Bazkalostean, bileratxo bat burutu da ekimenaren eta partaideen aurkezpena egiteko.
Arratsaldeko tartean, mendi martxa Atxondora heldu da. Atxondoko herritarren borroka eredugarriari esker AHTren lanak urte luzeetan oztopatuak izan dira eta oraindik ez dira hasi. Jarraian, mendiz ibili ondoren, AHTren ibilbidetik tarte bat egin da, gaurko etapa Izurtzan bukatzeko. Azpimarratzekoa da ibilbidean zehar azpiegiturek kalteturiko hainbat baserri hondatuta eta utzita ikusi dutela martxako partaideek.
Bertako pilotalekuan Ekopolen txostenaren aurkezpena, David Hoyosen eskutik izan da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batzuek burutu dute delako txosten hau, non argi ta garbi demostratzen den AHTren bidegarritasun ekonomiko zein sozialaren gabezia.
Afaldu ondoren, Eneritz Furyak kontzertu akustikoa eskaini du.
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]