Lehen aldiz emakumeek ere Ezpatadantza dantzatu dute Leitzako jaietan

  • 1932an hasi ziren Ezpatadantza dantzatzen Leitzako Santiburtzio egunean. 83 urte hauetan bakarrik gizasemeak aritu dira dantzari baina aurten, lehen aldiz emakumeek ere dantzatu zuten Leitzako pestetako egun handian.

Zortzi emakume eta zortzi gizaseme aritu ziren egun handiko dantza saioan Zortzi emakume eta zortzi gizaseme aritu ziren egun handiko dantza saioan
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko abuztuaren 13an - 10:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beti bezala, 16 dantzarik egin zuten Ezpatadantza egun handiko mezaren ondotik, zortzi mutilek eta zortzi neskak: Alaitz Oiartzun, Beñat Urkiola, Andrea Kasares, Beñat Zabaleta, Ane Zabaleta, Ander Alduntzin, Mikel Olano, Onintza Bengoetxea, Uxue Lasarte, Joanes Lasarte, Izar Ugartemendia, Eneko Zabaleta, Manex Moreno, Naia Barriola, Joseba Sagastibeltza eta Garazi Erbiti.

Ezpatadantza ez ezik, banderaren dantza, Zortziko, Lekun, Zortzinango, Banango, Binango, Launango, Makildantza eta Txakarrakua ere dantzatu zuten.

Albiste honen jatorrizko bertsioa Erran.eus-ek argitaratu du eta webgune horretako Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Eguneraketa berriak daude