Le Pen versus Macron edo Macron versus Le Pen

  • Itxura batez, gauza bera dira "Le Pen vs Macron" edo "Macron vs Le Pen". Ez dira gauza bera ordea. Printzipioz, Emmanuel Macron da faboritoa. Presidentetzarako bi hautagaiak ezagutu ostean, Macroni bozen %60 iragarri zioten inkestek. Egunez egun, gutxi bada ere, ehuneko punturen bat lerratu da Le Penen aldera. Hots, Macronek ez du "partida" irabazia.


2017ko apirilaren 28an - 11:13
Itxura batez, gauza bera dira Le Pen v.s Macron edo Macron v.s Le Pen. Ez dira gauza bera ordea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Rafael Pochek “Le Pen deja KO a Macron en una fábrica en crisis” titulatu zuen atzo La Vanguardian. Hots, Whirlpool enpresa deslokalizatutako langileek Macron txistukatu zuten.Tokiko langile andanak berriz, Le Pen ongi hartu zuten. Gertakaria Amiens hirian gertatu zen, non eta Emannuel Macronen sorterrian.

Macron François Hollande presidentearen Ekonomia ministro izan zen garaian. PS alderdia Frantziako botere iritsi zenetik 900 enpresa itxi dira. Orain, berriz  Whirlpool enpresako 380 enplegu desagertuko dira edo Poloniara aldatuko direla iragarri dute.

Frantziako hedabide boteretsuek ez dute gertakari horretaz modu berean idazten, ezta Macron kontrakoa izan daitekeen funtseko deus informatzen. Macron Establishment-en hautagaia da eta horien hedabide ahaltsuak haren alde daude.

Hedabide batzuek hala ere, Macron “hozpel” gisara definitzen dute. Macronek erabili duen leloetako bat “ni ez naiz ezker ez eskuin” izan da. Ez hotz ez bero. Hozpela, agian.

Badago ere, Emmanuel Clinton vs Marine LeTrump titulatzen duten komunikabiderik

Inkestek ere, ez dute sekula zehatz-mehatz errealitatea adierazten. Azken uneko batek: Macron %62,4 dio, Le Penek %37,9. Ehunekoak dantza dabiltza. Maiatzaren  7koa erreala izanen da. Ziur jotzen dena hauxe da, parte-hartzea  ez dela aurreko bozketan bezala, hautesleen bozek ez dutela %70 gaindituko.

 

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.