Lau pertsona ikerketapean daude Bizkaian, haur pornografiaren milaka artxibo edukitzea egotzita

  • Azken lau hilabeteetan, lau pertsona atxilo hartu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, Erandion eta Balmasedan. Ikerketapean daude eta aske, momentuz. Horietako bati 10.000 eduki baino gehiago atzeman dizkiote.


2023ko apirilaren 17an - 12:01
Azken eguneraketa: 18:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Haur pornografia ez ezik, desgaitasunak dituzten pertsonen pornografia ere aurkitu dute lau atxilotuen edukietan.

Lehen polizia operazioa abenduan egin zen, Bilboko etxebizitza batean, eta atxilotutako pertsonari hiru telefono mugikor eta 10.000 artxibo baino gehiago jasota zeuzkan disko gogor bat kendu zizkioten. Facebook, Messenger, Viber, Telegram eta WhatsApp sareen bitartez zabaltzen zituen edukiak, El Correok jaso duenez. Atzetik etorri dira beste hiru atxiloketak, eta guztira 10 disko gogor eta zortzi mikro-txartel bildu ditu Espainiako Poliziak.

Uneotan, informazio beraren arabera, aske daude lau pertsonak, ikerketapean.

 


Irakurri gehiago: Pornografia Gizartea Sexualitatea
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Pornografia kanalean gehiago
2023ko azaroaren 28
Teknologia
Pornografiaz

2022ko martxoaren 16
Albertina Carri. Traba egitearen artea
"Kamera ere idazketa-modu bat da"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...