Kargurik gabe aske utzi dituzte asteazken goizean Lapurdin atxilotutako lau gazteak

  • Euskal Irratiak jakinarazi duenez, prokuradoreak pintaketa batzuekin lotu ditu atxiloketak eta atxilotuak Pauera eraman dituzte. Mobilizazioak egin dituzte arratsaldean Itsasun eta Hazparnen. Iluntzean aske utzi dituzte atxilotuak, kargurik gabe.

Argazkia: Euskal Irratiak

2022ko apirilaren 6an - 10:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxiloketetako bi Hazparnen egin dituzte. Itsasun egin dute beste bat, eta laugarrena Bordelen. Euskal Irratiak Jerome Bourrier Baionako prokuradorearekin harremanetan jarri da, eta hedabideari baieztatu dio atxiloketak egon direla. Berria-k ere hitz egin du Bourrierekin eta adierazi dio "pintaketa eta andeatze nazionalistak" leporatzen dizkietela gazteei, eta ikerketa Paueko Poliziaren esku dagoela.

Xuti Gazte! ekimenak atxiloketak salatu ditu sare sozialen bidez: “Euskal Herrian lan eta bizi nahi duen militante gazteen kontra jotzen du Frantziako Estatuak. Gazteriaren arazoei ezin zaie errepresioarekin erantzun”. " Errepresioaren aitzinean, elkartasuna eta borroka", adierazi du Ipar Euskal Herriko Konsteilu Sozialistak. EH Baik “gazteriaren kriminalizazioa” salatu du ohar batean, “sustengu osoa” adierazi die atxilotuei eta beren askatasuna exijitu du. “Frantziako Estatuak, iraganeko errezetekin segitzen du. Gehiengoaren aldarrikapenak ukatzen ditu eta errepresioa eta gazteriaren kriminalizazioaren parioa egiten du”.

Iluntzean utzi dituzte aske lau gazteak, kargurik gabe.

Mobilizazioak

Asteazken eguerdian atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Bernat Etxepare lizeoan. Horrez gain, mobilizazioak egin dituzte arratsaldean. Herriko etxe parean elkartu dira Itsasun, eta manifestazio jendetsua egin dute. Hazparnen Elizako plazan elkartu dira.


Frantziako polizia kanalean gehiago
2023ko irailaren 26
ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

2023ko uztailaren 11
Gerra

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.