Sei metrorainoko olatuak erregistratu dituzte kostaldean, eta alerta laranja ezarri dute nabigaziorako

  • Lau abisu ezarri dituzte Hego Euskal Herrian ostiral arratsera bitartean, nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik, eta Nafarroa iparraldean euriteengatik.


2023ko abuztuaren 3an - 09:15
Azken eguneraketa: 13:18
Argazkia: Goio Moreiro.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herrira iritsi den 'Patricia' depresioak eguraldi ezegonkorra eta olatu handiak ekarriko ditu kostaldera, baita prezipitazio gogorrak ere Nafarroa iparraldera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du nabigaziorako Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean.

Aemet-ek euriteen abisupean jarri du Nafarroa iparraldea. Gaur 20:00etan jarriko dute indarrean abisua, ostiraleko 14:00ak arte. Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean jarritako abisu laranja gauerdian sartu da, 15:00ak arte, eta 15:00etatik aurrera abisu horia sartuko da, ostiraleko 18:00ak arte. Beste bi abisu ere egongo dira, 3 eta 3,5 metro arteko olatuak espero direlako: 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!