Bederatzi lagun epaituko dituzte azaroan, Bilboko Atxuri auzoan Voxen aurka protesta egiteagatik. Gorroto-delitua egozten diete “Voxen hauteskunde-ekitaldi bat oztopatzeagatik”. Fiskaltzak zazpi eta hamalau hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu, eskuin muturreko alderdiak aldiz lau eta zortzi urte bitartekoak.
2019ko azaroan, hauteskunde-kanpainaren harira, Voxek propaganda egiteko postua ipini zuen Enkarnazio Plazan, Atxuri auzoan. Arratsaldeko 17:00ak aldera hainbat pertsona protesta egitera bertaratu ziren, han ziren ere Ertzaintzaren zenbait furgoneta. Poliziak hiru pertsona atxilotu, gutxienez bat zauritu eta beste sei identifikatu zituen “agintearekiko desobedientzia eta Hauteskunde Legea urratzea" leporatuta. Bost urte igarota, azaroaren 18,19 eta 20ean izango dute epaia, eta fiskaltzak zazpi eta hamalau hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu beren aurka. Ultra eskuineko alderdiak akusazio partikular gisa aurkeztu du bere burua, eta 4 eta 8 urte bitarteko kartzela-zigorrak eskatzen dizkie.
Auzipetutako pertsonen aldeko talde bat sortu dute Bilbon, “Voxen ideologiari eta jarduerari aurre egiteko urratsa eman zuten pertsonei elkartasuna eta babesa adierazteko, migratzaileei, emakumeei, baztertuei, hizkuntza gutxituei eta sexu- eta genero-aniztasunari babesa eman zieten diskurtso faxisten aurrean” .
Alderdi faxistek “inon lekurik izan ez dezaten” aldarrikatu du plataformak, “are gutxiago Atxuri bezalako langile-auzo batean”. Horrez gain, auzipetuei “elkartasuna adierazteko” eta "faxismoaren aurkako elkarte guztiak batzeko” elkarretaratzea deitu dute azaroaren 6rako, 19:00etan gertakariak jazo ziren leku berean, Atxuriko plazan.
Elkartasun taldeak azaldu duenez, Vox “egunero zapaltzen gaituen sistemaren elementurik ikusgarriena da”, eta “icebergaren punta”. “Etxeko argiaren prezioa igotzen digun oligopolio energetikoa” edo “indarkeria matxista erreproduzitzen duten indar mediatiko eta politikoak” ere “iceberg” parte horren direla adierazi du. Honen aurrean bizitza “merkatu kapitalistaren logika suntsitzailearen gainetik” ipintzeko beharra azpimarratu du.
Igandean Falange talde faxistak kontzentrazioa deitu zuen Gasteizen Hispanitate eguna ospatzeko, eta aurkako mobilizazioa deitu zuten talde antifaxistek. Hemeretzi pertsona atxilotu zituzten, denak ere antifaxistak. Piztutako istiluek erreakzio ugari sortu dute.
Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Igande goizean, urriak 12, mobilizazio ugari eta istilu handiak izan dira Gasteizen.
Eskuin muturreko taldeak Espainiako Estatu mailako deialdia egin du, eta dozenaka pertsona batu dira Probintzia plazan. 300 bat metrora deitutako mobilizazio antifaxistara ehunka pertsona batu dira. Istiluak izan dira, gazte antifaxisten eta falangisten artean zein, batez ere,... [+]
Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.
Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]
Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]