LAPAO eta LAPAPYP Auzitegi Konstituzionalera

  • Konstituzionaltasun ezagatik errekurtsoa jarriko diote Espainiako kongresuko 63 diputatuk Aragoiko hizkuntzen legeari Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, VilaWebek adierazi duenez. Legeak babesik gabe uzten ditu katalana eta aragoiera.


2013ko abuztuaren 13an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Maiatzean onartu zuten Aragoiko hizkuntzen legea, eta errekurtsoa sartuko dute zenbait diputatuk.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Izenak ere aldatu zizkien hizkuntzei maiatzean onartutako legeak. Katalana, ekialdeko zonaldeko Aragoiko hizkuntza propioa (LAPAO) izendatu zuten, eta aragoiera, piriniar aurreko eta piriniar zonaldeetako Aragoiko hizkuntza propioa (LAPAPYP).

IU-ICV-CHA, CiU eta ERC, eta PSOEko zenbait erkidegotako bozeramaileak daude errekurtsoa aurkeztu duten 63 diputatuen artean; tartean Aragoiko alderdi sozialistako lau bozeramaileak eta Ramón Jauregi PSEko kidea.

Aragoiko hizkuntzen legea

Espainiako Aragoiko PPk aurkeztu zuen hizkuntza lege berria, eta PARen (Partido Aragonés) onarpenarekin atera zuten aurrera proposamena. Maiatzean Onintza Iruretak bere blogean eman zituen lege berriaren xehetasunak.


Katalana kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.