Langileei iruzur egiten dien Darucama enpresa itxi dezatela eskatu dute Bilbon

  • ATH-ELE Etxeko Langileen Elkarteak deitu du elkarretaratzea, Darucama itxi dezatela eskatzeko. Langileei iruzur egiten dien enpresa da Darucama, eta Lan Ikuskaritza iruzurraren jakitun bada ere, enpresari ez diote jarduna eten. Horren froga gisa, langile batek azaroan Darucamarekin sinatutako kontratu bat aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailean, elkarretaratzea egin bitartean.

Argazkia: Ecuador Etxea

2023ko urtarrilaren 25ean - 13:13
Azken eguneraketa: 15:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ATH-ELE Etxeko Langileen Elkarteak antolatuta, asteazkenean elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren ateetan, Darucama itxi dezatela eskatzeko. Salatu dutenez, kooperatiba faltsua da Darucama; Interneteko lan-eskaintzen bidez harrapatzen dute lan bila dabilen jendea, eta laneko egonkortasuna hitzematen diete kooperatibista gisa sinatuz gero. Baldintzak onartzen dituen langileari, DZFN ziurtagiri digitala eskatzen diote, eta behin hori eskutan, enpresak autonomo gisa ematen die alta langileei. Alegia, autonomo faltsu bilakatzen ditu, langileei kontsultatu gabe.

Prozesu horretan, langileek beren eskubideak galtzen dituzte: gutxieneko soldata, astean gehienez 40 orduko lan jarduna, atsedenak... Hori gutxi ez, eta ATH-ELE-k jakinarazi duenez, langileak lana utzi nahi dutenean mehatxu egiten die enpresak, zaintzen ari diren pertsonak abandonatzeagatik salaketa jarriko dietela esanez. "Errematea da laneko azken hilabetea ordaindu gabe uzten dutela", adierazi du elkarteak.

Darucama eta Cruz Azul, langileei iruzur egiteko sarea

Darucamak langileei iruzur egiteko sarea osatzen du Cruz Azul izeneko enpresarekin batera, zeinaren sorrerako estatutuetan Darucamaren atzean dagoen jendearen izenak ageri diren (Valentzian du egoitza batak zein besteak, baina Espainiako Estatuko hainbat txokotan jarduten dute). ATH-ELE-k "zaintza zerbitzuetako enpresa pirata" gisa definitu du Cruz Azul, eta El Salton irakur daitekeenez, zaintza zerbitzuek behar dituzten familiak erakartzea da bere eginkizuna. Behin Cruz Azulek bezeroak lortuta, Darucamako langileen zerbitzua eskaintzen zaie. Sevillako (Andaluzia) Etxeko Langileen Elkarteko (Asociación de Trabajadoras y Trabajadores del Hogar de Sevilla) kide Jaqueline Amayak El Salton azaltzen duenez, zerbitzuen eske jo duenak ordaintzen duenaren zati handiarekin geratzen dira bitartekariak: "Kasu batzuetan, langileak 800 euroko hileko soldata jasotzen du, familiak 3.000 euro ordaindu dituen bitartean". Eta ez hori bakarrik: zerbitzua kontratatu duten bezeroei baja emateko trabak jartzen dizkiete, baita zerbitzua bitartekaritzarik gabe kontratatzeko oztopoak jarri ere.

Hainbat dira Darucamatik pasa eta bertan bizitakoa salatu duten langileak. Ondorioz, azaroaren 7an Espainiako Estatuko etxeko langileen hainbat kolektibok Espainiako Lan Ministerioari bidalitako gutunean azpimarratzen denez, Lan Ikuskaritza iruzurraren jakitun da. ATH-ELE-k adierazitakoaren arabera, Lan Ikuskaritzak urtebetetik gora darama ebazpenetan gauza bera esaten: Darucama kooperatiba faltsua dela. Alabaina, martxan eta langileei iruzur egiten jarraitzen duela salatu dute, eta elkarretaratzea gauzatu bitartean, horren froga eraman dute Bizkaiko lan-adiskidetzeen zerbitzura: Darucamak azaroaren 30ean egindako lan kontratua.

Elkarretaratzearekin bat egin dute ondoko eragileek ere: Argilan-ESK, Argitan, Berri-Otxoak, CNT, ELA, EMF-Sociosanitarias Feministalde, Kakitzat, LAB, Munduko Emakumeak Babel, Steilas eta Trabajadoras No Domesticadas.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude