Langile gutxiagorekin beste solairu bat ireki dute Eibarko Egogain helduen egoitzan

  • Egogaineko langileek, ia bi urteko borrokaldiari jarraiki, itxialdia egin zuten martxoaren 2an lantokiko sarreran. Hain zuzen ere, egun horretan bertan hasita langile gutxiagorekin beste solairu bat ireki dute, lan baldintza eta pertsona helduek merezi duten arreta duinaren kaltean. Aldundiaren jarrera inposatzailea eta langile zein egoiliarrekiko erakutsi duen mespretxua salatzeko burutu zuten ekintza.


2020ko martxoaren 04an - 06:24

Langileen eurek salatu bezala, "Egogaineko langileok ez gara isildu ia bi urte beteko duen borrokaldi luze honetan, ezta gutxiago ere! Bai ordea bidelagunak galdu, 18 lankidek alde egin behar izan baitute egoerak behartuta, hau da, Aldundiak hartu duen prekarizazio eta esplotaziorantzako norabideagatik".

Langileen hitzetan, "Aldundia zuzentzen duten PNV eta PSEk itxurakeria egiten dute: 'Pertsona helburu', 'Gipuzkoa orain', 'Etorkizuna eraikiz'… marketing hutsa. Egogain gobernu talde hau zer nolako errealitatea eraikitzen ari den adierazle garbia da; zaintza negozio bihurtzen ari dira, zerbitzu publikoak azpikontraten esku utziz. Era berean, zaintza feminizatutako sektorea izanik, lanean aritzen garen emakumeak baztertuz. Egogaineko langileok lan eta bizi duinagatik borrokatzen jarraituko dugu, borrokaren eredu izaten jarraituko dugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Eguneraketa berriak daude