Landa lurra, udalerrien erronka

  • “Lurra eta zoruak funtsezkoak dira Lurrean bizitzari eusteko. Zorua (lurra) baliabide natural berriztaezina da, eta narriatzen denean ezin da berreskuratu. Zorua narriatzea mehatxu erreala eta hazkorra da, lurraren erabilera eta kudeaketa era jasanezinek eragiten dutena…”

     


2019ko martxoaren 13an - 10:35
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sarrerako hitzak FAOrenak dira, Nazio Batuen elikadura eta nekazaritzarako erakundea. Halaxe jarraitzen du oharrak: “Zoruaren narriatze tasak, egun, etorkizuneko belaunaldiek bere beharrak asetzeko izango duten gaitasuna mehatxatzen du”.

Zoru naturalak gorde eta kudeaketa iraunkorra ematea iraunkortasun helburu bihurtu dira mundu osoan. Alta, herri garen aldetik, badagokigu maila horretan helburuak zehaztu eta ekintza plan zabal eta adostuak bideratzea.

Lehen auzia hortxe dago. PAC delako Europako nekazaritza politika bateratuaren lehen garaietatik (1962) gure ekonomia elikadura hornikuntza ziurtatua izateari lotuta garatu dira, nazioarteko ekonomiak eta gure ahalmen ekonomikoak elikadura bermatuko zutelakoan.

Uste horrek elikagaien finantzazio izugarria eragiteaz gain, arazo saldoa ekarri du katean, hala nola, baserritar pobreenen gosetea, ekosistemak, lurzoruak eta atmosfera kutsatzea, edo tokian tokiko komunitateen desplazamendua, besteak beste. Denak balio du mendebalde aberatsaren gutiziak asetzekotan.

Euskal Herriaren kasuan milaka ustiapen galdu dira, izan klima hezean zein mediterraneoan. Hain izan da handia baserritarrari eta hauen lanari egin zaien gutxiespena

Ondorio horiek ezagunak ditugu. Aldiz, badira aitortzea gogoko ez ditugun beste ondorio batzuk. Izan ere, Euskal Herriaren kasuan milaka ustiapen galdu dira, izan klima hezean zein mediterraneoan. Hain izan da handia baserritarrari eta hauen lanari egin zaien gutxiespena. Bertoko produktu askok galdu dute elikaduran zuten presentzia edo eragiten zuten ekonomia. Ondorioak, ordea, ez dira hor amaitzen. Edonongo elikagaien hornikuntzarekin eraiki dugun sistemarekin konfiatuta, bertako landa-lurrak arduragabe narriatzera edo zuzenean artifizializatzera eraman gaituzte. Artifizializazioan zenbait euskal zonalde txapeldun gertatzen ari da, kostalde hezean batez ere. Berriki Lurzaindiak salatu du Aturri elkargoan nekazaritza lurrak %21 murriztu direla 2000-2010 epealdian. 1990 eta 2018 artean Euskal Herrian 43.777 ha. artifizializatu ditugu, eta galera hori azalera menditsuena duten herrialdeek nozitu dute gehien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdik).

Maila lokalean, gure etorkizuna marraztean zehazten al dugu zenbat landa lur behar dugun gure herritarrak modu iraunkorrean elikatzeko? Beharbada hortxe dago auziaren muina. Udalerrien eta eskualdeen etorkizun iraunkorraz gogoeta egiten dugunean ez dugula elikadura hornikuntza iraunkorraren xedea aintzat hartzen, eta ondorioz, ezta horretarako dugun lurzoru naturalen ondarea ere.

Mendi-basoak eta naturaguneak gordetzeak ez du naturarengandik behar duguna asetzen, eta tokian tokiko elikagaigintza ere bada horren guztiaren zutabeetako bat: aintzat hartzen ez dugun zutabea. Baina horretarako landa lurra gorde eta bere balioa aitortu behar zaio. Izan ere, landa lurra ez da eraikitzeko orube bat, horren aurretik biharko gure elikadura burujabetzaren oinarria da.

Hiri antolamendurako plan orokorrak (HAPO) izan ohi dira udalerrietan burutzen diren planifikazio ariketa zabal, konplexu eta sendoenak. Bertan zehazten dira hirigintza aldetik udalerriaren premiak eta horiek asetzeko egitasmoak zein izango diren. Kontu egin Nekazaritza Politika Bateratua indarrean dagoenetik elikadura iraunkor eta osasuntsua gure agendatik desagertu bada, horrek nola baldintzatu duen lurralde antolamenduaren gaineko gure ikuspegia. Jaso dezatela eskua herritarrak elikatzeko helburuz, HAPOan behar adina lur babestea erabaki duten udalerriek. Indarrean dauden legediek horretarako bide eman arren eztabaida hori urrun egon da gure jendartetik (aipatzekoa Eusko Legebiltzarrak 2008an onartutako Nekazaritza eta Elikagaigintza legeak landa lurrari aitortzen dion garrantzia, landa-lurraren defentsan baliatzen ez dena). Onar dezagun.

Hirigintza planeamenduetan, “ez urbanizagarri” izendatzen diren eremuak identifikatzera jo ohi dugu. Azken bi hamarkadetako bilakaerari so, ordea, eremu “ez urbanizagarria” kategoria malgua dela ikusi dugu, hazkunde urbanistikoak behar duenean bere egiten duen eremua, nahiz eta horretarako lur lau eta goldagarria desegin.

Landa lurra, ordea, mugatua da, eta are mugatuagoa oraindik baratzegintzarako eta  goldatzeko lur laua. HAPOaren moduko eragiketa batek biotopo eta gainerako natura berezitasunak betikotzeko ahalegina egiten duen moduan, landa-lurra betikotzeko ahalegina ere egin beharko luke,  galerak ahalik eta gehien murriztuz, eta dagoeneko eraikita dagoena  berrerabiliz.

Etorkizunean Euskal Herriko udalerrien HAPO zein elikadura plan estrategikoetan baliatzeko moduko dokumentazio eredu estandarra eraikitzera iristeko lehen proposamena egin nahi genuke

Gaindegiak eta EHNE-Bizkaiak bide horretan lagungarri gerta daitezkeen baliabide dokumentalak garatzen dihardugu. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Mundu Bat fundazioaren babesaz hirigintza planeamenduan elikadura arloko aldagai nagusiak dokumentatu eta eskuragarri jartzeko eredua garatzen ari gara. Landa lurrari dagokionez Euskal Herriko hirigintza praktikak iraunkortasunerako helburu nagusiekin lerratzen hasteko garaia da, eta horrek berak, alderdi hauek dokumentatzea eskatzen du.

Egiten ari garenak izaera esperimentala du eta Karrantza, Elorrio, Errigoiti eta Larrabetzun frogatu dugu. Etorkizunean Euskal Herriko udalerrien HAPO zein elikadura plan estrategikoetan baliatzeko moduko dokumentazio eredu estandarra eraikitzera iristeko lehen proposamena egin nahi genuke.

Bizi garen garai honetan, egungo egoera erronka ilusionagarria bihurtu zaigu. Udalerri eta eskualdeak gai izango ote dira bere landalurra ongi kudeatuz bere biztanleak elikagai osasuntsu eta iraunkorrez hornitzeko? Ukaezina da elikagai osasuntsuen premiaz gain, zirkuitu laburrek, landa lurraren kudeaketak, elikagaien transformazioak, baserriratze berriek, elikadurari lotutako enplegu sorrerak… lehen mailako ondasuna dakartela udalerri eta eskualdeetara. Etorkizunean euskal udalgintza eredu izan daiteke elikadura eredu osasuntsu eta iraunkorra eskaintzeari dagokionez, baldin eta landa-lurrari dagokion eginkizuna aitortzen badio. Eta burujabeago ere izango gara, bide batez, gure esku dago.

Alazne Intxauspe (EHNE-Bizkaia).

Imanol Esnaola (Gaindegia).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude