LABek Oiongo eskola segregazioaren aurkako konpromisoa adierazten du

  • LABen aldetik txalotzen dugu Oiongo hezkuntza komunitateak segregazioa gainditu eta herria euskalduntzeko adierazi duen gogoa eta kemena.


2019ko urriaren 09an - 09:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gure konpromisoa adierazten dugu egoera larri honen aurrean pausu zehatzak emateko, sinergiak bilatuz. Ideia horri helduz, azken hilabeteetan landu dugun proposamenak bi ikastetxeetako irakasleen eta Oiongo beste eragile batzuen oniritzia du. Proposamen ireki hau hurrengo egunetan partekatuko dugu Oiongo hezkuntza komunitate osoarekin horien ekarpenak jasotzeko helburuarekin.

LABen iritziz, Oionen bizi den arazo zehatzaz gain, gabezia eta arazo larriak ditugu hezkuntza sisteman. Zentzu horretan, inplikatutako erakundeek: Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari eta Oiongo Udalari, eskola segregazio egoera iraultzeko konpromiso argiak eskatuko dizkiegu.

Bestalde, Oionen bizi den eskola segregazio arazoa konpondu nahi bada, euskarazko murgiltze ereduaren aldeko aldarrikapena funtsezkoa  da, batik bat, “A” eta “B” ereduen iraupenak Errioxan eskola segregazioan duen eragina kontuan hartuta.

LABen aldetik, segregazioari buruzko "lan-mahaia"  sortzea proposatuko dugu, loteslea eta auditorien bitartez, emaitzen berri izango dituena

LABen aldetik, segregazioari buruzko "lan-mahaia"  sortzea proposatuko dugu, loteslea eta auditorien bitartez, emaitzen berri izango dituena, inplikatutako erakundeak eta hezkuntza komunitateko eragileak barne hartuko dituena, elementu segregatzaileen gaineko hausnarketa egingo duena eta egoera iraultzeko beharrezko neurriak proposatuko dituena, besteak beste:

  • Matrikulatzeko eragozpenak desagerrarazteko: familia guztiek diru publikoaz finantziaturiko eskola guztietara sartzeko aukera berdina izan behar dute, sinesmenengatiko segregazioa eragiten duten jarduerekin ere amaitzea eskatuko dugu eta Euskarazko murgiltze ereduaren aldeko apustu garbia egingo dugu.
  • Matrikulazioaren kudeaketa sistemaren orekari lagundu behar dio. Zentzu horretan, jatorri atzerritarreko, behar berezietako eta profil sozioekonomiko baxuko ikasleen gutxieneko eta gehieneko indize bat aplikatzea eskatuko dugu. Errealitate sozialari erantzunez eta Udaletik, Hezkuntza Sailarekin koordinatuta, matrikulazio bulego bat martxan jartzea eskatuko dugu, familiei informazio eta deribazio egokia eta orekatua eskainiz.
  • Ratio txikiagoak ezarri behar dira irakasle bakoitzeko. Baliabide espezifikoak eman behar dira ikastetxe bakoitzean dagoen aniztasunaren arabera eta irakasleak egonkortzeko tresnak bilatu behar dira.

Momentua da praktikan segregazioaren aurkako neurri zehatzak martxan jartzeko, Oionen aukera dago hezkuntza komunitateko eragileen aldetik gogoa eta konpromisoa ikusten dugulako.

Egin dezagun posible denon artean!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude