"La Manada"ko guardia zibilak eta militarrak soldataren %75a jasotzen jarraituko dute kartzelan

  • Sanferminetako bost bortxatzaileetatik bik, Espainiako Armadako soldadu Alfonso Jesús Cabezuelok eta Antonio Manuel Guerrero guardia zibilak, soldataren %75a kobratzen jarraituko dute “sexu abusu” delituarengatik bederatzi urteko espetxe zigorra izanagatik ere.

ARGIA @argia
2018ko apirilaren 27a
Antonio Manuel Gerrero guardia zibila eta Anfonso Jesús Cabezuelo soldadua

Bortxatzaile biak militar gisa behin-behinean suspenditu dituzte, eta soldataren %75a jasotzen jarraituko dute harik eta epai irmo bat egon arte.  Epaia iristean, ustez erakunde militarretik kanporatuko dituzte biak.

Cabezuela eta Guerrero 2016ko maiatzaren 1ean Pozoblancon (Kordoba) egindako beste bortxaketa kasu batengatik epaituko dituzte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Indarkeria matxista

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-14 | ARGIA
Sexu erasoen kontrako mobilizazioak egin dituzte Barakaldo eta Basaurin

Eguberri egunean jazotako sexu erasoa salatu dute Barakaldon. Basaurin ostera, haurren aurkako sexu erasoak gaitzetsi dituzte.


Aitziber Bañuelos Ganuza: "Gero eta onartuagoa daukagu emakumeen kontrako biolentzia"

Indarkeria matxista eta haurren kontrako sexu indarkeriaren inguruko proiektuak koordinatzen ditu Aitziber Bañuelosek. Eraikiz kolektiboko kidea da eta elkarrizketa sakona oparitu digu bere ikuspegi kritiko eta eraikitzailearekin.


2019-01-08 | ARGIA
Adingabe bat bortxatzen saiatzeagatik, 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian

Astelehen gauez jazo da erasoa. Emakumeak ihes egin eta laguntza eskatzea lortu du.


2019-01-08 | ARGIA
Bost eraso matxista jazo dira ostirala eta astelehena bitartean

Portugalete, Sestao, Donostia eta Lazkaon gertatu dira erasoak. Horrez gain, abenduaren 31n bere bikotekideari eraso egiteagatik, bosgarren kasu baten gaineko eginbideak ere abiatu dituzte.


2019-01-03 | ARGIA
Sanferminetako talde bortxatzailea ez espetxeratzea erabaki du Nafarroako Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Gorenak kasuaren gaineko epai irmoa eman artean bost akusatuek baldintzapean aske jarraituko dute.


2019-01-03 | Iñigo Igartua
Bost gizon atxilotu eta adin txikiko bat identifikatu dituzte, indarkeria matxistagatik

Bilbo, Erandio, Soraluze, Gasteiz eta Durangon gertatu dira erasoak, asteartea eta asteazkena bitartean. Erasotzaileak 18 eta 49 urte arteko gizonezkoak dira.


2019-01-02 | ARGIA
Lau gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik

Bilbo, Erandio eta Soraluzen gertatu dira erasoak, asteartea eta asteazkena bitartean. Erasotzaileak 18 eta 36 urte arteko gizonezkoak dira.


2018-12-19 | ARGIA
Hiru eraso matxista salatu dituzte astebetean Durangon

Astebetean bi aldiz aktibatu da eraso matxisten kontrako protokoloa Durangon. Abenduaren 11n eman zen erasootako bat, eta egunotan beste bi eraso salaketa jarri dituzte.


2018-12-19 | ARGIA
Sexu abusuak jasan zituzten marrubi soroetako langileei elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu dituzte

Lau emakumek Antonio Mato enpresariaren kontra jarritako salaketa artxibatu du auzitegiak. Erabakiak haserrea eragin du, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak deitu dira.


2018-12-18 | Arabako Alea
Hiru gizon atxilotu dituzte genero indarkeriagatik

Udaltzainek bi emakume ospitalera eraman dituzte zauriak sendatzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude