"Kultura herritik eta herriarentzat" aldarria Zarauzko 'Los 40 Summer Live' jaialdian

  • Bizi-bizi dago egungo turismo ereduari buruzko eztabaida. Ahalik eta jende gehien erakartzea asmo duen ildoari ertz askotatik heltzen ari zaizkio kritikak. Azkena, Espainiako Los 40 Principales irrati kate komertzial pribatuak, ostalariek eta Udalak sustatuta, Zarautzen antolatutako jaialdian bertan.


2017ko abuztuaren 07an - 15:19

Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak sustatuta, ‘Los 40 Summer Live‘ musika jaialdia egin dute abuztuaren 6an malekoian. Aurretik jaialdi berdina antolatu dute Ceuta, Marbella, Motril, Manga del Mar Menor, Mallorca, Tossa de Mar-ren, denak ere kostari lotutako ingurune turistikoetan.

Jaialdi komertzial horren atzean dagoen kultura eta turismo ereduak kezkatuta herrian kritikak azaleratu dira. Horren erakusgarri, jaialdiko kontzertu baten erdian hainbat lagunek zabaldu duten pankarta: “Gure herrian arrotz, kultura herritik eta herriarentzat”.

"Zarautz erakusleiho izateko beste saiakera bat da hau: ez dakigu nola bururatu dakiekeen udaleko ordezkariei Marbellan edo Ceutan balio dezakeen forma berak gure herrian ere balio dezakeela, diote protestaren egileek zabaldu duten oharrean. Udalak herriko auzoko jaiak antolatzen dituzten auzokideekin liskarrak izan dituela eta jai herrikoak egiteko oztopoak jarri dituztela salatu dute. Hori dela eta, ulertezina egiten zaie "nola eman dakieeken Espainiako talde handi batzuei –guzti-guztiak espainolez kantatzen– halako plaza handia, herriko sortzaileak guztiz bazter lagata”.

Oier Aranzabal zarauztarrak ZuZeun idatzitako iritzi artikuluan jaso zituen horrelako jaialdiek sustatzen duten ereduari buruzko hainbat kritika.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Donostiaren Kontenedora
Sorkuntzari trabak, kultur hirian

Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioak ez du estreinako urterik onena izan: bederatzi hilabetez itxita egon da, burokraziaren katramiletan harrapatuta. Udalak ezarritako trabak azaldu dituzte. Abokatu eta arkitekto artean aritu ostean, baina, badirudi... [+]


Eguneraketa berriak daude