Pasa den uztailaren 4an Sea Dream I luxuzko kruzeroak Kontxako Badiaren sarreran geldialdia egitea albiste izan da. Hainbat argazkitan ikusi ahal izan dugu donostiarrok kruzeroa eta bertatik gure kaira turistak eramateko “taxi” deitutako txalupak. Hainbat herritarrek beraien kezka adierazi dute sare sozialen bitartez.
Baina gertaera ez da berria eta are gutxiago gure inguruko bi portu nagusiak (Pasaia eta Bilbo) kontuan hartzen baditugu. Zenbait komunikabidek kruzero hauen bozgorailu eta publizista papera hartzen dute. Berauei buruzko interesatutako informazioa ematen dute portuetara iristean: tripulazioari elkarrizketak, publierreportaiak... Hedabide hauek, gure lurraldean monokultibo ekonomikoa bilakatzen ari den turismoa goraipatzen dute. Kruzeroak jasotzea albiste pozgarria eta onuragarria bezala kontatzen digute. Aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiak bere turismo planean kruzeroei buruzko ekimenak txertatu zituzten. Bere ezaugarri fisikoek suposatzen dituzten zailtasunen gainetik, Pasaiako portua kruzeroen ibilbidean sartzeko ahalegina etengabea izan zen: Santiago bidea itsasoz, kruzero txikien bitartez egiteko proposamena, besteak beste. Pasaian autobusetan sartu eta turistak Donostiara ekartzeko asmoarekin, besteak beste.
Badaude datuak kruzeroek sortzen dituzten arazoen inguruan. Transport & Environment, Europan mugikortasun jasangarriaren aldeko kanpainaren arabera miloi bat kotxek bezala kutsatzen dute hauetako itsasontzi batek. Sarri esan izan da kruzeroa ur gaineko herri bat dela; kontuan izan behar da, sortzen duen zaborra eta poluzioa, baina, ez dela herri horretan geratzen, itsasoan, airean eta bisitatzen dituen lurraldeetan baizik. Turismo extraktiboaren forma adierazgarrienetako baten aurrean aurkitzen gara. Kruzeroen bidez, promotore turistikoek lurraldeen ondare eta baliabide natural, kultural eta sozialak erabiltzen dituzte beren negoziorako eta lurralde horretan kaltea soilik uzten dute.
Turistifikazioaren aurrean aurkitzen diren Europa Hegoaldeko hirien SET sarean, badira kruzeroen arazoa Donostialdeak eta euskal kostaldeak baino askoz eragin kaltegarri handiagoz jasaten duten hiri eta lurraldeak
Turistifikazioaren aurrean aurkitzen diren Europa Hegoaldeko hirien SET sarean, badira kruzeroen arazoa Donostialdeak eta euskal kostaldeak baino askoz eragin kaltegarri handiagoz jasaten duten hiri eta lurraldeak. Pasa den irailean Lisboan egindako topaketa batzuetan, besteak beste, Lisboa, Bartzelona, Venezia eta Donostiako kideak elkartu ginen. Egun horietan esnatu eta bi kruzero erraldoi ikusten genituen parez pare. Kideek kruzeroen eraginak xehetasunez aletzeko aitzakia izan zen. Bartzelona eta Venezian, turistifikazioaren elementu nabarmen eta kaltegarrienetako bat bezala identifikatua daukate, horren erakusgarri Stop Grandi Navi eta Stop Creuers kanpainak.
Bartzelonako kideen arabera, horrelako munstroak portuan sartzean, hiria suntsitzeko atea zabaltzea bezala da. Bertara, egunero bost bat kruzero erraldoi iristen dira, besteak beste, Europako kruzerorik handienak (10 000 pertsonakoa). Milaka bisitariak hirira eramaten dituzte ordu batzuez. Normalean, dena antolatua izaten dute, otorduak eta zerbitzu gehienak itsasontzian bertan eskaintzen zaizkie eta hirian ematen duten denboran arrapaladan gune eta monumentu errepresentatiboenak bisitatzen dituzte.
Veneziako kideek, berriz, esaten zuten hiriko biztanleria kopurua hirukoiztu egiten dela egunero, bereziki kruzeroek ekartzen zituzten pertsonekin. Bestalde hiri italiarreko kideak zera komentatzen zuen. Jakina da turismo masiboak turistaren bizipenak kaltetzen dituela eta, Veneziako kideek oro gutxitan zapaltzen duten San Marco plaza inguruan gehiegizko turista kopuruaz kexatzen diren turistak entzutea ohikoa omen da. Azken hilabeteetan, gainera, bi kruzerok izan dituzte istripuak Venezian, berriro ere kruzeroen arazoa mahai gainean jarriaz.
Gure lurraldeetako gobernariek behin eta berriro agertzen dira kalitatezko turismo jasangarriaren alde. Hitz potolo hauek kruzeroen kasuan erabiltzailea guztiz okerra da. Lehen aipatu bezala, kruzeroak turismo forma kutsatzaile eta extraktiboa dira. Venezia, Bartzelona, Lisboa eta Kanarian Uharteekin alderatuta, Donostiara heltzen zaizkigun itsasontziak txikiak dira eta bidaiari gutxi dituzte. Kalitatezkoak direla esango luke zenbaitek Sea Dreams I-ak bezala, luxuzko bidaiak ordaintzen dituzte turista aberatsak direlako. Jasangarritasun sozialaren aldetik kontuan izan behar da honelakoek inpaktu handia izan dezaketela gure hiran. Bertako biztanleriak baina errenta altuagoko bisitariak hirira etortzean donostiarrontzat aberastasuna sortzen dela dioen mitoaren aurka, errealitatea erakusten ari zaigu kontsumo prezioen igoera eta zenbait guneren esklusibizazioa eragiten dutela.
"Bizilagunekin plataformatik", hamasei proposamen aurkeztu ditugu udaberri honetan deshazkunde turistikorantz iparrorratza jarrita. Gaur egun indarrean dagoen turismo ereduak Donostiako herritarroi sortzen dizkigun kalteak anitzak dira eta gero eta zailago egiten zaie ezkutatzea
Bizilagunekin plataformatik, hamasei proposamen aurkeztu ditugu udaberri honetan deshazkunde turistikorantz iparrorratza jarrita. Gaur egun indarrean dagoen turismo ereduak Donostiako herritarroi sortzen dizkigun kalteak anitzak dira eta gero eta zailago egiten zaie ezkutatzea: etxebizitzaren prezioa, hiri-espazioaren okupazioa, kulturaren merkantilizazioa, gune naturalak arriskuan jartzea, lanpostu prekarioen ugaltzea, gertuko merkataritzaren itotzea... Dagoeneko ez da onargarria turismoaren hazkundea ospatu eta albiste pozgarri bezala kontatzea. Deshazkunde turistikorantz proposamenak, bertan bizi garen eta bertan bizi nahi dugunon ikuspegitik egiten ditugu; gure bizi-baldintzak eta gure hirian bizi ahal izatea arriskuan ikusteak eraman gaitu honetara.
Garraioei dagokionez, lurraldeko mugikortasuna bertakoen beharren arabera diseinatu eta antolatu beharra aldarrikatzen dugu. Era berean, beharrezkoak ez diren azpiegitura handien eraikuntzaren kontra azaltzen gara (portu erraldoiak, metroaren pasantea...). Hazkundea ez diren alternatibak probatzeko unea heldu da, gutxi batzuk irabazi eta gehiengo batek galdu egiten duen joko honetaz nazkatuta. Gainera, gaur egun hainbeste orokortu den hipermugikortasunaren inguruan gizarte bezala egin beharreko hausnarketa bat zor diogu gure buruari. Egun hauetan Bartzelonan egiten ari diren Stay Grounded topaketan, aireportuen handitze eta biderkatzearen aurkako hamarnaka aktibista horretan jardungo dira, besteak beste.
Horregatik guztiagatik, argi ikusten dugu kruzeroak ez direla beharrezkoak ezta onuragarriak gure inguruko portuetan. Gure hiriaren arazoa ez dela Bartzelona edo Veneziakoarekin parekagarria esanez datorrenari, erantzuten diogu horretara heldu baino lehen erreakzionatu behar dela. Herritarrok gertatzen ari denaz jabetu eta mugak jartzen ez baditugu, etekin gose aseezina eta itsukeria larria dutenen artean atzera ezinezko egoerara eraman gaitzakete. Donostian antolatzen ari gara, baina asko da egiteke dagoena. Pasaian ere, badituzte kezkarako arrazoiak, badiaren berpizte ekonomikoaren irtenbide gisa turismoa eta kruzeroak proposatzen dituztenekin. Turistez gain, guregana kalte ekologiko eta sozialak ekartzen dituzten ontzi hauei ere ongi etorri esan behar diegula? Bai zera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]