Astelehen goizetik hasita, 24 orduz Donostiako Kortxoenea gaztetxea defendatzeko dinamika abiatu dute: Kortxoenea Gune Askea. Egitaraua prestatzen ari dira ARGIAk jakin ahal izan duenez eta herritarrei lotarako zakuekin bertara joateko dei egin diete.
"Ekimen partehartzailea egin nahi dugu, bai Donostiako, baita inguruko herritarrei ere bertara etortzeko dei egin nahi diegu. Gaztetxea defendatzeaz gain, Udalak sustatzen duen hiri eredua salatzeko ekimena izango da hau. Tabakalera, Donostia 2016, Nazioarteko Zinemaldia... denon diruarekin kultur eredu kapitalista basatia sustatzeaz gain, bestelako proiektuei eraso egitea ez dugu onartzen. Kortxoenean gune kultural gisa aldarrikatzen dugu eta gaztetxea eraisteko saiakera logika horretan kokatzen dugu. Proiektu autogestionatuen zilegitasun osoa aldarrikatzen dugu, gaztetxea defendatuko dugu eta proiektuarekin aurrera jarraituko dugu".
Astelehen iluntzean Liher eta Olatz Salvadorren kontzertuak izango dira. 19:00etan asanblada irekia deitu dute eta bertan dinamikaren xehetasun gehiago zehaztea espero dute.
EH Bilduk, astelehen goizean eraisketa geratzeko eskatu dio Udal gobernuari, eta proiektuari alternatiba bat bilatu asmoz, gaztetxeko erabiltzaileekin harremanetan jartzeko exigitu dio.
Igandean salaketa ekintzak
Irailaren 6an, Kontxako bandera baliatuz, gaztetxearen eraisketa saiakera salatzeko ekimenak egin zituzten Alde Zaharrean. Hotel bat egin behar duten eraikinean sartu eta pankarta handi batzuk zintzilikatu zituzten. Hiri eredua kritikatu zuten eta autogestioa aldarrikatu.
Horrez gain, udaletxearen alboan kortxo andana bota zituzten gaztetxearen sinbolo gisa.
Sare sozialetan mugimendua sortzen ari dira, eta ostiralean bertan hainbat orduz Espainia mailan Trendig Topic zerrendan egon zen #KortxoeneaBizirik aldarria. Igandean #KortxoSelfia ekimena abiatu dute, gaztetxeari babesa emateko prest dagoen jendeari argazki bat eskatuz.
Atera zuen #kortxoselfia elkartasun keinu gisa. Baietz 500! #kortxoeneabizirk pic.twitter.com/UQBfFRoKoR
— Kortxoenea gaztetxea (@kortxoenea) September 6, 2015
Heldu da Kortxoeneak epaitegietan jarri zuen salaketaren epaia: Eraikuntza enpresa absolbituta. 2015eko azaroaren 3an Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea desalojatu zuten aurpegian estalita eta metalezko barrak zituzten hainbat pertsonak. Ondoren, eraikina eraitsi... [+]
Astelehenean hasiko da epaiketa Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuen enpresaren aurka: Groseko Etxebizitzak SL. 11:30 izango da epaiketa eta gaztetxeko kideek dei egin diote jendeari epaiketara bertara ager daitezen.
Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.
Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.