Irregulartasunak 2011ko AHTren kontratuetan

  • EAEko Kontu Epaitegiak egin duen fiskalizazioaren inguruko txostenaren arabera, irregulartasunak izan dira 2011ko AHTren kontratu guztietan, Naiz.info-k argitaratu duenez.


2013ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AHTren aurkako ekintza (Artxiboko irudia)

Patxi Lopezen gobernuak 2011n AHTren eraikitze lanetarako egindako kontratu guztiek gutxienez bost irregulartasun dituztela argitzen da txostenean. Adjudikazioak balio-judizioari lotuegi zeuden kontratatutako enpresak aukeratzerakoan. Txostenak dioenez AHTren kontratuen espedienteetan ez dira zehazten eskaintza onena adjudikatzeko irizpideak.

2011n Eusko Jaurlaritzak lau kontratazio egin zituen, bakoitza denbora tarte desberdinarekin eta guztiak irregulartasunekin. Adjudikazio hauetan guztietan, erabakigarria izan zen kontratatuaren balio-judizioa, aukeratutako proposamenetatik bakarra ere ez zelako merkeena, Naizek dioenez.

Bestalde, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak detektatu du AHTren lau zatietako hirutan lan programen onarpenak garaiz kanpo egin zirela.

Gainera, langileen segurtasuna arriskuan egon dela salatu du kontu auzitegien txostenak. Bertan esaten denez, Patxi Lopezen gobernuak obrak hasi ostean onartu zuen segurtasun eta osasun plana; eta ez ditu betetzen obretarako legeak ezartzen dituen gutxieneko segurtasun neurriak.

Bizkleta martxa antolatu du Mugitu!k AHTren aurka

AHTren aurkako bizikleta martxa antolatu du Mugitu! kolektiboak Lurraren alde, mugitu eta eragin lelopean. Altsasutik abiatuko da Uztailaren 25ean eta astebeteko itzulian hainbat herri eta eskualde zeharkatuko ditu: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun eta Orereta igaroko ditu, besteak beste. Donostian amaituko da abuztuaren 1ean.

Oraingoan bereziki lurraren aldeko borrokan oinarrituko da ekimena. Hainbat ekintza egingo da martxak irauten duen bitartean: ekintza desobeditzaileak, herritarrekin topaketak, batzar eta eztabaidak, kale ikuskizunak eta abar.

Gainera, AHTz gain bestelako azpiegitura handiak ere salatuko dituzte, haien kontrako borrokan ari diren eragileekin harremanak indartuz. Frackinga, autopista elektrikoak, erraustegiak, Gaintxurizketako plataforma logistikoa eta Jaizkibelgo Superportua izango dituzte aipagai, besteak beste.

Lurraren defentsatik harago, badira AHTren kontra egiteko arrazoi gehiago, Mugitu!-ko kideen hitzetan. Arrazoi ekonomikoak adibidez. Bizi dugun krisi egoeran Hego Euskal Herrian 10.000 milioi euro gastatzea aurreikusita dago: aurten EAEn 568 milioi euro bideratu dira AHTra eta Nafarroako aurrekontuetan 130 milioi gorde dira hastapenetan dauden lanetarako. Zifra horiek ulertezinak egiten zaizkie mugimenduko kideei, jende ugari pobrezia larrian bizi dela ikusita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude