Oposizioak gehiengoa lortu du Venezuelan eta Konstituzioa aldatzeko aukera du

  • Venezuelako oposizioak 112 diputatu lortu ditu eta agintean den PSUVek 55, behin betiko emaitzen arabera.

Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea.

2015eko abenduaren 09an - 11:10

Venezuelako oposizioak gehiengoa izango du Hugo Chavezen eta Nicolas Maduroren gobernuek onartutako legeen parte handi bat atzera botatzeko. Oposizioak bi heren lortu ditu Batzar Nazionalean, eta beraz, lege organikoak onartu ahal izango ditu, galdeketak antolatu eta Auzitegi Goreneko magistratuak izendatu edo kargutik kendu.

Halako gehiengoarekin, oposizioak amnistia legea aurrera atera dezake, beren alderdiko hainbat kide kartzelatik ateratzeko baliagarria izango litzateke. Horien artean da Leopoldo López, 14 urterako espetxeratua.

Nicolas Maduro presidenteak asteartean esan du Legebiltzarreko gehiengo opositoreak bere aginteari amaiera jartzeko erreferenduma deitzen badu, "borrokara" joango dela eta herritarrek erabakiko dutela.

Horrez gain, amnistiaren legea gaitzetsi zuen. "Mila lege bidaliko dizkidate, baina hiltzaileek epaituak izan behar dute eta horregatik ordaindu egin behar dute".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude