Konstituzio berri bati buruzko erreferenduma egingo dute Txilen

  • Gobernua eta oposizioa ados jarri dira, eta 2020ko apirilean egingo dute. Herritarrek konstituzio berria nahi duten ala ez eta horren eraketaren ingurukoak izango dira galderak.


2019ko azaroaren 15ean - 10:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1980ko konstituzioa atzean utzi eta beste bat osatzeko bidea martxan jarri dute Txilen. Sebastian Piñera presidentearen gobernuak eta oposizioak erreferenduma egitea adostu dute, herritarren eskura jarriz konstituzio berria.

Bi ardatz nagusi izango ditu erreferendumak, hainbat hedabidek argitaratu dutenaren arabera. Alde batetik, herritarrek konstituzio berri hori nahi duten ala ez erantzun beharko dute. Bestetik, aurreko galderari baietz erantzunez gero, zein eraketa mota osatu nahiko luketen.

Txileko Senatuko presidente Jaime Quintanak Twitter bidez adierazi du “Txilek lehen aldiz konstituzioa %100 demokratikoa” izango duela galdeketaren ondoren. Lau astez luzatu dira herritarren protestak kalean. Iskanbila larriak sortu dira, eta poliziek eta armadak 22 pertsona hil dituzte, hainbat tortura eta sexu eraso salaketa tarteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren parte hartzea
2021eko abuztuaren 11
Energia komunitateak Nafarroan
Bost herri txiki energia trantsizioan tiraka

Eguneraketa berriak daude