Kongresuan ez bezala, ofizialtasunaren mozioaren aurka egin du PSNk Foru Parlamentuan

  • Gobernukideak bananduta utzi ditu euskararen ofizialtasunaren gaiak, mozioaren alde egin dute eta Geroa Baik eta Ahal Duguk, EH Bildurekin eta Ezkerrarekin batera. Navarra Sumaren eta PSNren kontrako botoekin ekimenak ez du aurrera egin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 28an - 15:16
Arg.: Euskalerria Irratia

Espainiako Diputatuen Kongresuak hizkuntza gutxituen aldeko EH Bilduren ez legezko proposamen baten puntu batzuk onartu zituen, martxoaren 9an. PSOEren aldeko botoak ezinbestekoak izan ziren, berezko hizkuntzak ofizialtzeko estatutuen erreformak babestea eta sustatzea eskatzeko Espainiako Gobernuari. 

Gaia Nafarroako Parlamentura iritsi da. Baina sozialistek ez dute berdin jokatu: ez dute Nafarroako Gobernuari gutxieneko akordio hori bere egin dezala eskatzen zuen mozioa babestu. Ofizialtasunaren gaia ez dago nafarren kezken artean PSNren iritziz, horregatik, bozkatu dute kontra.

Koherenteak ez izatea eta botoa helburu politikoekin ematea egotzi die EH Bilduk sozialistei. Navarra Sumak euskararen inguruan duen jarrera gaitzetsi du, eta sozialistei eskuinaren bidetik jotzea kritikatu die.

EH Bilduren Kongresuko ekimena hizkuntza gutxituen aldeko hainbat kultur erakundek babestu dute. Hizkuntza gutxituek gaztelerak dituen eskubide berak izatea aldarrikatzen dute, baina puntu hori ez zuten onartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude