Espainiako Diputatuen Kongresuak ostegun honetan onartu du Zigor Kodearen 315.3 artikulua indargabetzea, grebetako piketeetako jarrera “hertsatzaileen” kartzela zigor espezifikoak jasotzen dituena. Ezkerreko alderdien babesa izan du proposamenak eta Senatutik pasa behar du oraindik. Maiatzaren Lehena baino lehen indarrean egotea espero du Gobernuak.
Zigor Kodearen 315.3 artikuluaren arabera, beste pertsona batzuk greba hasi edo jarraitzera derrigortzen dituztenei urtebete eta bederatzi hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra edo hemezortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaie. PSOEk eta Unidas Podemosek aurkeztutako proposamena izan da horien despenalizazioa eta ERC, EH Bildu, Junts, PDeCAT, CUP, Más Paí-Equo, BNG, Conpromís, Teruel Existe eta Nueva Canariasen babesa izan du. Tramitazioak Senatuan jarraitzen du orain, Maiatzaren Lehena baino lehen indarrean egotea nahi du Gobernuak.
Mariano Rajoyren gobernuak (PP) sartu zuen artikulu hori Zigor Kodean 2015ean eta PSOE eta Unidas Podemos-IUren gobernu itunean adostu zuten artikulua indargabetuko zutela. Hala ere, artikulu horrek jarrera "hertsatzaileak" baino ez ditu zigortzen eta Zigor Kodetik kendu arren grebalariak zigortzeko aukera indarrean egongo da. Zailagoa izango den arren, derrigortze delitu generikoa ezartzeko aukera dago.
EAJ abstenitu egin da eta egindako proposamena artikuluari eustea izan da, baina zigorrak murriztuz. Alderdiak, askatasun sindikala edo langileen greba eskubidea eragozten dutenek egin dezaketenarekin parekatu zituen piketeen gehiegikeriak. Mikel Legarda parlamentari jeltzaleak artikulua Kodetik kentzeak “bumeran efektua” izan dezakeela ohartarazi zuen, horren ordez derrigortze delitua aplikatu ahalko zaielako, zigor gogorragoekin. PPk, Voxek, Ciudadanosek, UPNk eta Foro Asturiasek ordea kontra bozkatu dute.
Andrea Fernandez PSOEko diputatuak egun "historikoa" dela esan zuen, izan ere, indargabetze horrek "sindikalismoarekin zuten zorretako bat" itxi duela uste dute. "Protesta babestu egin behar dela ulertu behar dugu, demokraziarekin bat datorrelako", aldarrikatu zuen. En Comú Podem alderdiko kide den Aina Vidalek gogorarazi zuen "ehunka sindikalista" zigortu dituztela artikulu hori ezarrita eta barkamena eskatzeko beharra azpimarratu zuen.
EH Bilduk gogor kritikatu du EAJren jarrera eta Oskar Matute bozeramaileak eskuineko alderdien blokearekin bat egitea leporatu zien jeltzaleei. EAJren proposamena, greba egitea ekar zezaketen ekintzak kartzela-zigorrarekin zigortzea zela nabarmendu zuen. "Oinarri sindikal antolatu eta indartsu batek langileen bizi-baldintzen hobekuntzarekin zerikusia duela pentsatu al duzue?", galdetu zuen.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.