Kobetamendiko Berri Txarrak-en kontzertuan egoki mugitzeko pautak

  • Igandeon joko du Berri Txarrak taldeak Kobetamendin. “Lagunartean” deitutako kontzertuan 25 urteko ibilbidea ospatuko dute musikariek eta jarraitzaileek. Taldearen zaleek egoki ibiltzeko hainbat gomendio zabaldu dituzte antolatzaileek.


2019ko uztailaren 12an - 15:34
Berri Txarrak Azkena Rock kontzertuan, 2018an. Argazkia: Juanan Ruiz / FOKU.

Kontzertua 21:00etan hasiko da. FanZone deritzon gunea 16:30etan zabalduko da eta kontzertuaren hasiera bitartean, hainbat ekimen eta aktibitate izanen dira. Bertara iristeko autobus zerbitzua zabalik dago 16:30tik aurrera. Autobusak Bilboko BAMI eraikinetik abian dira –San Mames inguruan–, eta bueltarako zerbitzua 02:00ak arte indarrean izanen da. Bidaiak dohainik dira.

Metro Bilbaok ere zerbitzu bereziak eskainiko ditu goizeko 03:00rak arte. Taxi hartu nahiko dutenak jaialdi-guneraino iritsi ahal izan daitezke, baina, segurtasun neurriak jarriko balituzte, Bayena fabrikaren inguruan geratuko litzateke, jaialdi-gunetik 500 metrora.

Mugitzeko zailtasun edo mugak dituzten pertsonek laguntza berezia izanen dute Kobetamendira ailegatzeko, halaber, kontzertua ongi ikusteko plataforma izanen dute haien mesedetan. Gainerakoan, tamaina honetako kontzertuetan izan ohi den bezala, zirkulazioa murriztua izanen da inguruetan.

Berbarako, BBK Live kontzerturako egokitu zen kanpina igandean itxiko da 12.00etan. Beraz, Berri Txarrak-en kontzertura joan asmo dutenek ezin izanen dute gaua pasa Kobetamendin.

Berri Txarrak-ek agur esateko antolatu duen Ikusi Arte Tourraren barruan ekitaldi honek orain arteko kontzertuak gaindituko ditu. Besteak beste, taldeak hamabost artista gonbidatu ditu.

Hona hurrenez hurren: Anari Alberdi, Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz umoregilea, Jurgi Equiza (Willis Drummond, Ekiza), Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Toni Mejías (Los Chikos del Maíz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan), Karlos Osinaga Txap (Lisabö), Martí Perarnau IV (Mucho) eta Nerea Urbizu (Katamalo, Ene Kantak).

Aurreko horiekin guztiekin batera, aspaldi iragarri zirenak arituko dira: Iñaki Altolagirre Matxet (Sega Sound Killers), Leire Iseo (Iseo & Dodosound), Aiora Renteria (Zea Mays), David Ruiz (La M.O.D.A.) eta Enrique Villarreal, El Drogas.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude