Klika, klika, klika, hemen dator Korrika

  • “Klika” leloa aukeratu du AEK-k aurtengo Korrikarako. 21. edizioa izango da eta apirilaren 4tik 14ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria, Garesen hasi eta Gasteizen bukatu. Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du euskararen aldeko lasterketak, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin zituen ekarpenengatik.

Korrikaren 21. edizioa aurkeztu du AEK-k.

2018ko azaroaren 07an - 11:25

Bi urtean behin AEK euskaltegien ekimenez antolatzen den euskararen aldeko lasterketa aurkeztu dute asteazken honetan. Guztira 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu Korrikak Euskal Herri osoan barrena.

2019ko apirilaren 4an abiatuko da Garesen (Nafarroa) eta apirilaren 14an bukatuko Gasteizen. AEK-ko ordezkariek azaldu dutenez, aurrerago ezagutaraziko dute ibilbide osoa zein izango den.

Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiaren esanetan, 21. edizio honetan ere Korrikak hasierako helburuei eutsiko die: euskaltegientzat babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldeko jarrera bultzatzea.

“Klika” da aurtengo Korrikaren leloa eta hitz horrekin lotu dute euskararekin konpromisoa hartzea, euskara ikastea eta erabiltzea.

2019koak, gainera, euskararen normalizazioan lan garrantzitsuak egin zituen pertsona bat omentzeko ere balioko du: Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” idazle, hizkuntzalari, politikari, ekintzaile eta pentsalaria omenduko du Korrikak. 2012an hil zen Txillardegi eta antolatzaileek nabarmendu dute Euskara Batuaren sorreran egin zuen lana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


Eguneraketa berriak daude