Kijera gaztetxea: Urtebetez Donostiako Alde Zaharra berpizten

  • Igandean Iñaki Kijera omendu zuten bere hilketaren 40. urteurrenean, eta astelehenean urte bat bete du honen abizena daraman gaztetxeak.

Argazkia: Kijera Gaztetxea.

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia zen 2018ko irailaren 2an; festa giroan, zarata sortu zen bat-batean Orixe eskola zaharrean, Kanpandegi kaleko bigarren zenbakian. Gazte talde bat eskola zaharrean sartu zen, auzoan gaztetxe baten beharra ikusi ostean.

Geroztik, auzoko eta Donostiako hainbat eragile eta mugimenduren egoitza izan da. Azken urteetan Gipuzkoako hiriburuan gaztetxeen kopurua jaisten joan da, eta Donostia turistifikatuenean gaztetxea edukitzeak asko indartu ditu hainbat eragile eta aldarrikapen.

Kijera gaztetxearen lehen urteurrena dela eta, gaztetxeko kideek hilabete osoko egitaraua antolatu dute, urtea ospatu eta indarrak biltzen jarraitzeko. Asteazkenean hasiko da, irailaren 4an, eta hilaren 28ra arte hainbat ekintza antolatu dituzte. Zirko tailer irekia izango da lehenengo eskaintza, arratsaldeko 18:00etan. Datorren igandean, estropaden azken jardunaldian, barra irekiko dute gaztetxean bertan, eta irailaren 14an, larunbata, Desjabetuon Memoria hitzaldia izango da goizeko 11:00etan.

Hilaren 19an kalejira egingo dute auzotik, eta 22an, igandea, auzolana antolatu dute gaztetxea txukundu eta hobetzeko. Azkenik, irailaren 28an herri bazkaria eta egun osoko egitarau oparoa antolatuko dute urteurrena ixteko. Aipatutako gauzez gain, kapoeira tailerra, konpresa berrerabilgarrien tailerra, mus txapelketa eta beste hainbat tailer eta ekitaldi antolatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kijera gaztetxea
Udalak Kijera gaztetxea itxi duela salatu dute Parte Zaharreko eragileek: "Ez du bere hitza bete"

Parte Zaharreko hamabost eragiletako kideek agerraldi bat egin zuten larunbatean, Konstituzio plazan, Kijera gaztetxearen egoeraren berri emateko. Hor salatu zutenaren arabera, udalak auzoko lan mahaiari emandako hitza apurtu eta Kaialde eraikina itxi du, azken hilabeteetan... [+]


Donostiako gaztetxeek botako dute Aste Nagusi Piratako txupinazoa

Letaman (Intxaurrondo), Txantxarreka (Antigua), Kijera (Alde Zaharra) eta Añorgako gaztetxeek irudikatuko dute aurtengo Matti pertsonaia.


Donostiako Kijera gaztetxearen alde, haur eta gurasoak ere protestan

Haurguneko erabiltzaileak kalera atera dira asteazken arratsaldean, Alde Zaharreko gaztetxearen defentsan. Gurasoek aditzera eman dute gaztetxea dela auzoan haurrekin denbora pasatzeko leku ia bakarra.


Donostiako Kijera Gaztetxeko Haurguneak iritzi publikoari

Donostiako Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaile modura, Udaletxeak Kijera Gaztetxea desalojatzeko hartu berri duen erabakiaren kontra, zera adierazi nahi diogu auzoari, Donostiari eta iritzi publikoari oro har:


Donostiako Kijera gaztetxeak "erresistentzia" prozesua abiatu du berehalako desalojoaren zain

Goizean Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko kideek eta hainbat eragile eta norbanakok helegiteak jarri dituzte Kanpandegi kaleko gaztetxearen desalojoaren aurka. Udaletxe parean eginiko agerraldian, Kijerako kideek jakinarazi dute polizia bihartik aurrera edozein unetan saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude