Donostiako Kijera gaztetxearen alde, haur eta gurasoak ere protestan

  • Haurguneko erabiltzaileak kalera atera dira asteazken arratsaldean, Alde Zaharreko gaztetxearen defentsan. Gurasoek aditzera eman dute gaztetxea dela auzoan haurrekin denbora pasatzeko leku ia bakarra.


2019ko urtarrilaren 17an - 10:51
Argazkia: @axierL / Twitter bitartez

Donostiako Alde Zaharreko gaztetxea husteko arrisku larrian dago, eta egoeraren jakitun, gazteak ez ezik guraso eta haurrak ere protestara atera dira asteazken arratsaldean. Haurrentzako gunea dago Kijeran, eta gurasoen esanetan, auzoan haurrarekin denbora pasatzeko lekurik “atseginenetakoa” da. Zuloaga plazatik abiatuta udaletxearen aurrean amaitu dute manifestazio zaratatsua, "kale gorrian utzi nahi gaituzte berriro" lelopean.

Porrotxen laguntzaz, Alderdi Ederrera iristean jolasari ekin diote haurrek. Hainbat tailerren artean, barre algarez girotu da arratsaldea. Udaletxera iristean, Sansebastianen beroketa gisa, haurrek danborrak jo dituzte. Burrunba artean amaitu dute manifestazioa. Hala, gaztetxearen borrokara batzen direla esan dute.

 

Haurgunearen erabiltzaileek zabaldutako komunikatua:

Alde Zaharreko auzo bizitza era nabarmenean ahitua aurkitzen da, batik bat, espekulazio inmobiliarioaren eta turismora begirako auzoaren esplotazio orokorraren ondorioz. Auzo bizitza osasuntsu baterako ezinbestekoak zaizkigun elkar-hezkuntzarako, kulturgintzarako, eta oro har, auzogintzarako espaziorik ez da.

Hau honela, 2018ko irailaz geroztik hamaika urtez hutsik egon den Kaialde eraikina berreskuratu du gazte talde batek. Bertan, Kijera gaztetxeari hasiera eman diote, elkar-heziketarako eta kultur ekimenetara zuzendutako auzo espazio modura. Gaztetxea auzoko komunitate ezberdinei irekita agertu da, besteak beste, txikienentzako babesleku eta elkargune bat eskainiz. Hala, Kijera gaztetxeko kideen eta guraso talde baten elkar-ekimenean, abian jarri da Alde Zaharreko Haurgunea.

Haurgunea gure haurren garapen oso baterako espazio garrantzitsua da: jolaserako eta harremanetarako lekua, autogestioan oinarritutako gunea, elkarlanean aritzekoa, elkar-hezkuntzara bideratutakoa, euskararen arnasgunea…

Baina balio horien guztien gainetik, udalak gaztetxea desalojatzeko ebazpena hartu du. Eta sortutako egoeraren aurrean, Haurguneko erabiltzaileek zera eskatzen diogu udalari:

  • Eraikinaren berreskuratze prozedura etetea eta espedientearen itxiera.
  • Gaztetxeko kideei eraikina bizikidetza bilgune gisara eta kulturgintzarako espazio bezala jarduten jarraitzeko baimena ahalbidetzea, auzo bizi eta aberats baten alde.

Alde Zaharreko Haurgunea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kijera gaztetxea
Udalak Kijera gaztetxea itxi duela salatu dute Parte Zaharreko eragileek: "Ez du bere hitza bete"

Parte Zaharreko hamabost eragiletako kideek agerraldi bat egin zuten larunbatean, Konstituzio plazan, Kijera gaztetxearen egoeraren berri emateko. Hor salatu zutenaren arabera, udalak auzoko lan mahaiari emandako hitza apurtu eta Kaialde eraikina itxi du, azken hilabeteetan... [+]


Kijera gaztetxea: Urtebetez Donostiako Alde Zaharra berpizten

Igandean Iñaki Kijera omendu zuten bere hilketaren 40. urteurrenean, eta astelehenean urte bat bete du honen abizena daraman gaztetxeak.


Donostiako gaztetxeek botako dute Aste Nagusi Piratako txupinazoa

Letaman (Intxaurrondo), Txantxarreka (Antigua), Kijera (Alde Zaharra) eta Añorgako gaztetxeek irudikatuko dute aurtengo Matti pertsonaia.


Donostiako Kijera Gaztetxeko Haurguneak iritzi publikoari

Donostiako Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaile modura, Udaletxeak Kijera Gaztetxea desalojatzeko hartu berri duen erabakiaren kontra, zera adierazi nahi diogu auzoari, Donostiari eta iritzi publikoari oro har:


Donostiako Kijera gaztetxeak "erresistentzia" prozesua abiatu du berehalako desalojoaren zain

Goizean Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko kideek eta hainbat eragile eta norbanakok helegiteak jarri dituzte Kanpandegi kaleko gaztetxearen desalojoaren aurka. Udaletxe parean eginiko agerraldian, Kijerako kideek jakinarazi dute polizia bihartik aurrera edozein unetan saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude