Kazetarien desagerpena Sirian: zer dago Freelance-aren atzean?

  • Uztailaren 12tik ez dago Berriako kolaboratzailea den Antonio Pampliega, José Manuel López eta Ángel Sastre kazetari espainiarren berririk. Nahiz eta hasieratik kazetarien familiek zuhurtzia eskatu zuten asteazkenean ABC egunkari espainolak Freelance moduan jarduten zuten kazetarien desagerpena filtratu zuen.


2015eko uztailaren 24an - 11:24
Freelance kazetariak gatazka guneetan baldintza prekarioetaz bizitzeaz gain askotan babesik gabe daude (Argazkia: Huffingtonpost)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ARGIAko kolaboratzaile den Andoni Lubaki argazkilari eta kazetaria Siriako gerran izandakoa da. Lubaki bera Sirian hamabi orduz atxiki zuten. EITBko Sin ir mas lejos programan (58:20 minututik aurrera) orain “benetako kazetaritza” egiteko ordua dela esan du “informazioa kontrastatuaz”. Lubakik gaineratu du argitaratzen den guztia “zuhurtzia handiarekin” egin behar dela, “kalte handia” ekar bailieke desagertuak dauden kazetariei, Siriako gerran kazetariak “jo puntu” bilakatu baitira.

Honez gain bizi egoera “oso prekarioetan” bizi direla gaineratu du. Hilabete gutxitan iristen dira 1.000 euroko soldatara, eta batzuetan kronikak ordaindu gabe egitea eskaintzen diete zenbait espainiar komunikabideetatik. Espainiako Estatuko prentsan kronika bakoitzeko 50 euro prezio “altua” da, bere esanetan.

Espainiako prentsaren hipokrisiaz ere mintzatu da: “Publikoki Freelance-a laudoriotzen duten bitartean gure  kronikak ez ordaintzen saiatzen dira”.

“Reporteros sin Fronteras” antolakundearen azkeneko txostenaren arabera 2014an munduan bahitutako 119 kazetarietatik 27 Sirian bahitu zituzten. Honez gain, 66 hildakoetatik 15 izan ziren Sirian bizitza galdu zutenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siria
2025eko urtarrilaren 16
Izan zitekeen

2025eko urtarrilaren 15
Eskuak

2024ko abenduaren 11
Siria

Eguneraketa berriak daude