Kataluniako independentzia prozesuko preso politikoei baldintzapeko askatasuna ukatu die Gorenak

  • Espainiako Auzitegi Gorenak Oriol Junqueras, Carme Forcadell, Jordi Cuixart, Jordi Sánchez, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Joaquín Forn eta Dolors Bassa presoei baldintzapeko askatasuna ukatu die. Ez dute arrazoi berririk ikusi Pablo Llarena epaileak agindutako espetxeratzea berrikusteko.


2018ko uztailaren 27an - 11:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Defentsaren abokatuek akusatuen baldintzapeko askatasuna eskatu dute argudiatuz, Alemaniako auzitegiak Carles Puigdemont matxidana delitua aintzat hartu ez izana, besteak beste. Auzitegi Gorenak emandako argudioen artean daude "oraindik ihes egiteko arriskua" dagoela eta haien aurkako epaiketa laster egingo dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude