Espainiako Auzitegi Gorenak Oriol Junqueras, Carme Forcadell, Jordi Cuixart, Jordi Sánchez, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Joaquín Forn eta Dolors Bassa presoei baldintzapeko askatasuna ukatu die. Ez dute arrazoi berririk ikusi Pablo Llarena epaileak agindutako espetxeratzea berrikusteko.
Defentsaren abokatuek akusatuen baldintzapeko askatasuna eskatu dute argudiatuz, Alemaniako auzitegiak Carles Puigdemont matxidana delitua aintzat hartu ez izana, besteak beste. Auzitegi Gorenak emandako argudioen artean daude "oraindik ihes egiteko arriskua" dagoela eta haien aurkako epaiketa laster egingo dela.