Katalina de Erauso Pastorala ikusgai Donostian eta kabalkada-antzerki herrikoia Makean

  • Irailaren 3an aurkeztuko dute Katalina de Erauso pastorala, haren sorterrian, Donostian. Makean, 140 herritarren parte-hartzearekin estreinatuko dute kabalkada-antzerkia abuztuaren 28an.


2016ko abuztuaren 16an - 12:33
Katalina de Erauso Pastoralaren antzezpena Baionan, ekainaren 5ean. (Argazkia: @kazetaeus)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko da Maite Berrogainek idatzitako Pastorala. Irailaren 10ean Donibane Garazin izango da ikusgai.

Makean, Lapurdin, kabalkada-antzerkiak dantza eta kantuak uztartuko ditu. Jostakin antzerki-taldeak martxan jarritako egitasmoak 12 eta 70 urte bitarteko 80 herritar bildu ditu ikuskizunean. Beste 50 makear baino gehiago arduratuko dira antolakuntzaz. Kazeta.eus-ek zabaldu du Kanaldudek egindako erreportajea.

 


Pastorala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.