Karlos Apeztegia Jaka Etxarri Aranazko preso politikoa aske geratu da lau urtez preso egon ostean. Donostiako Martuteneko espetxetik atera da ostiral goiz honetan.
Karlos Apeztegiak guztira 26 urte egin ditu espetxean. Lehenbizi 1991 eta 2013 artean egon zen hainbat kartzelatan, eta Puerto de Santa Maríako espetxean zegoenean (Cadiz) aske utzi zuten. Bost urte ondoren atxilotu zuten berriz Hernanin, 2018an, presoen senideen Etxerat elkartean lanean ari zela. Egotzi zioten 2000ko hamarkadan, preso zegoela, ETAko zuzendaritzarekin komunikazio kanal bat ireki izana, eta horren bidez espetxe funtzionarioen aurkako atentatuak proposatzea. Horren ondorioz egin ditu beste lau urte preso.
Euskal presoen Euskal Herriratzeak ere aurrera jarraitzen du eta ostegun honetan Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak hamaika preso Euskal Herriratuko dituztela iragarri dute. Oraindik ez dute zehaztu bakoitza nora ekarriko duten. Julen Atxurra eta Beatriz Etxeberria Duesoko (Kantabria) espetxetik Euskal Herriratuko dituzte. Beñat Aginagalde eta Mattin Sarasola Dueñasetik (Palentzia). Gurutz Agirresarobe, Asier Arzallus, Harriet Iragi, Iker Olabarrieta eta Andoni Otegi Logroñotik. Iratxe Sorzabal, Jaione Jauregi eta Itziar Moreno Madrildik. Moreno Frantzian ezarritako 15 urteko espetxe zigorra betetzen ari da.
Jon Agirrek (Aramaio, 1942) 30 urteko zigorra bete zuen Espainiako espetxeetan. 1981ean atxilotu zuten eta 2011n utzi zuten libre Basauriko espetxean zegoela. Aramaion jaio zen, baina espetxeratu aurretik eta ondoren Arrasaten bizi izan da. Berez, 2006an egokitzen zitzaion libre ateratzea, baina 197/2006 doktrina erabilita zigorra luzatu zioten. Doktrina honek dozenaka presoren zigorra luzatu zuen.
Espainiako 1973ko Zigor Kodearen arabera, zigortutakoei espetxe onurak gehienezko 30 urteko zigorretik aplikatzen zitzaizkien ordura arte, baina doktrina berriarekin, espetxe onurak –horien artean urte murrizketak– aplikatuko zitzaizkien jasotako zigor osotik, hau da, 70 urtetik, 100etik 500etik edo dena delakotik. Horren arabera, 1973an zigortutakoek 30 urteko espetxe zigorra osorik bete beharko zuten. Ondoren, 2013an, Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegia atzera bota zuen doktrina, eta Espainiako Estatuak preso andana askatu behar izan zituen. Doktrina horren ondorioz, Agirrek zegokiona baino bost urte gehiago egin zituen preso.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.