ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 31

Karguekin libre utzi dute Bilboko eraso faxistaren egilea

  • Sevillako 3. epaitegiak baldintzapeko askatasuna agindu du pasa den ostegunean Bilboko Plaza Barrian egindako erasoaren egilearentzat. "Gorroto delitu zantzuak" ikusi ditu epaileak. Bideoan barrezka agertzen den gizona eta bideoaren egilea ere libre daude karguekin.

Axier Lopez @axierL
2017ko maiatzaren 03a

Manuel Herrera izeneko gizonezkoak aurrekariak dituenez –lesioak eta bideko-segurtasun-arauak haustea–, sare sozialetan parte hartzea debekatu dio epaileak eta hilabetean bitan agertu beharko du epaitegian. Beste kasu baten harira, aurretik debekatuta du Sevillara hurbiltzea eta beraz Sevillatik alde egin beharko du. Bilboko 9. Instrukzio Epaitegiak epaituko du kasua.

Aurretik erasoa jaso izana alegatu du

"Egindakoa gaizki egon zela" aitortu badu ere erasotzaileak, salatu du kafea hartzen ari zen herritarrak aurretik berari egin ziola eraso. "Ni naiz Gabilondo, espainol zikina, alde hemendik" esan ziola deklaratu du.

Epaitegitik irtetean han bilduta ziren kazetarien aurka jo du erasotzaileak oldarkor, ostikoa jotzeko keinua eta mehatxua egin die telebistetako kamaralariei.

Sare sozialetan zabaldutako bideo honen bitartez atxilotu dute Supporters Gol ultra taldeko kidea.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Faxismoa  |  Espainia  |  Futbola  |  Bilbo

Faxismoa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude