Kapitala baino gehiago balio dute gure lurrek

  • Zenbat ontasun eta zenbat lur aldatu ote da eskuz azken hamarkada hauetan, gehiagoko axolarik gabe, gehiagoko ardurarik gabe? Erabiltzen zituztenen eskutik “gozatuko” dituztenen eskurat. Lau sosen truke!


2018ko apirilaren 23an - 09:41
Argazkia: Iparraldeko Hitza.

Euskal Irratiak entzuten nituen igande goiz huntan eskuak gasna mamiaren moldatzen ari nintzalarik. "Gure Bazterrak" emankizunean zernahi ikasten dut ardura, eta hori beti atsegingarria da. Baina aldi huntan gogoeta berezia piztu daut igandeko solasetarik batek. Kostaldeko Ahetze herriaren aldaketa haundiaz ari ziren hizlariak, nola laborantza desagertuxea den eta zenbat leku hartua duten bakarkako etxeek. Kanpotik ere jin dela egoiliar frango, eta dirudunak asko.

Hain xuxen kanpotiar aberatsak aipatzen zituztela, ez zirela beti jende ausartak zion Ahetzeko hizlariak. “Behin, hor etxe gotorra eraikia zuenak aipatu zautan bere eremuari datxikola zen oihantto hori nahiko zukeela garbitu, norena zen jakiten ahal bazuen eta harekin antolatzen ahal bazen… ihardetsi nion oihana garbitzea nahiko zuela hain segur jabeak, eta menturaz saldu ere eginen ziola nahi izanez geroz”.

Aheztarrak segitzen zuen irratian solasa erranez oihanttoa erosi ahal izan zuela dirudunak, eta hari esker sos pollita eskuratu zuela ordurarteko jabeak. Horra beraz hiru jende bakotxa bereaz satifos. Batak etxetik berehala duen oihanttoa zainduko du artoski, berea baitu sekulakotz. Oihanaren jabe zenak arrangura gutiago duke bazter garbitzen eta badaki hain segur zertan balia ordainez eskuratu duen dirua. Eta solasean ari zaukunak,

tratua errextu bidenabar, onez onean, bi adixkide egin ditu!

Zenbat ontasun eta zenbat lur aldatu ote da eskuz azken hamarkada hauetan, gehiagoko axolarik gabe, gehiagoko ardurarik gabe? Erabiltzen zituztenen eskutik “gozatuko” dituztenen eskurat. Lau sosen truke!

Gure lurrak eta etxaldeak ekonomiak estimatzen dituen kapitala baino gehiago dira. Herritar bakotxaren aldetik axola eta ardura guzia merezi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik

Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]


Eguneraketa berriak daude