Kanpora bueltan


2023ko azaroaren 17an - 12:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kanpora sartzen

Txalo Produkzioak

Noiz: Azaroak 13, igandea

Non: Mutrikuko Zalerdi kultur etxean

--------------------------------------------------------

Oholtza gainean, oihal handi baten azpian egitura zurrun baten barroteak antzeman daitezke. Barruan dagoenaren arrastorik ez, ordea. Iluna da oihala; eta, ahula, berriz, argia. Forma geometriko definiturik ez duen arren, goialdean agerian uzten du kaiola moduko baten zantzua. Zer ote, ordea, barruan dagoen? Oholtzan azaldu, eta berehala hautsi du isiltasuna Xabin Fernandez Zubeldiak: “Zuekin guztiekin… giza inmunoeskasiaren birusa”. Eta hantxe azaldu da goitik behera gorriz jantzita kaiola gorriaren barruan gora eta behera Intza Alkainek hezurmamitzen duen BIRUSA.

Metaforarik ez, interpretaziorako apenas tarterik ez eta antzerkian ohikoak diren hitz joko eta ezkutuko esanahirik ezta ere. Zintzo eta ozen, lehen unetik hasi da biluzten ikuskizunaren protagonista: “Xabin Fernandez Zubeldia naiz. Abenduaren 24an jaioa. Ezkerra, homosexuala eta seropositiboa”.

2013ko martxoaren 11an jakin zuen Xabinek seropositiboa zela, telefonoz. Bertatik abiatu du kontakizuna. Antzezlana hamar urteotan Xabin torturatu duten pentsamenduen errepaso zintzoa eta dibertigarria da. Umorez harilkatu ditu bizipen gordinak Xabinek. GIBaren eta Xabinen inguruko elkarrizketak gidatzen du kontakizuna, kaiolatik sartu irtenean dabiltzan bitartean. Superazio istorioa da obra, absurdora eramandako errealitate lazgarria. Lotsa, errua, haserrea eta ezjakintasuna. Den denak pairatu ditu Xabinek azken hamarkadan, eta horien erakustaldia egiten dihardu orain oholtzan. Intza Alkainek gorpuzten duen zomorroak, gainera, kontrapuntua egiten dio Xabinen hizketaldiari.

Estigma eta isiltasun itogarria hausteko asmoz abiatu zuen Xabinek Kanpora sartzen antzezlana. Oso ariketa ausarta egin duela iruditzen zait. Haren esanetan, baita terapeutikoa ere. Taburik gabe hitz egiten du GIBari buruz, gaitzaren inguruko zenbait mito hautsi asmoz. Giza inmunoeskasiaren birusa du Xabinek, bai. Garaiz diagnostikatu zioten, ordea, eta ez du IHESa garatu, eta, egunero hartzen dituen pilulen ondorioz ezin du birusa transmititu. Horrelako zaplaztekoak eta beste zenbait jasotzen ditu ikusleak obrak aurrera egin ahala.

Zurrunbilo emozionalean korapilatuta, bere burutik kanpo sentitu da Xabin azken hamarkadan. Hala aitortu dio publikoari. Barrena askatu du obra honetan, eta kanpora sartzen ausartu da berriro. Ihes egin gabe, IHESik gabe, eta GIBarekin bakeak eginda. Bizitza hankazgoratu zion deitik hamar urteren ondoren, etxearen barnealdetik kalearen kanpoaldera bueltatu da Xabin Fernandez Zubeldia.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


Gidoia jarraitzen ez dutenen agertokia

Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Eguneraketa berriak daude