Kanadako hegazkin konpainia bat isundu dute frantses hiztunen eskubideak ez errespetatzeagatik

  • BBC News-ek emandako albistearen arabera, salaketa Kanadako frantses hiztun bikote batek jarri du. Air Canada konpainiak 21.000 dolar ordaindu beharko dizkie kalte-ordain moduan eta barkamen eskutitza ere idatzi beharko die hizkuntza eskubideak ez babesteagatik.


2019ko irailaren 02an - 13:14
Air Canada konpainia salatu du frantses hiztun bikoteak. Argazkia: Air Canada.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bikoteak salatu du hegaldi batean hainbat mezu ingeles hutsez aurkitu dituztela eta beste zenbaitetan frantsesari garrantzi handiagoa eman diotela. Besteak beste, ondoko urraketak adierazi dituzte: segurtasun gerrikoan “jaso” hitza ingelesez baino ez zegoela idatzita; “irteera” hitza frantsesez txikiago jarrita zegoela; hegazkinera igotzeko oharra zehatzago eman zutela ingelesez. Bikoteak adierazi du Air Canadak sistematikoki hausten dituela frankofonoen hizkuntza eskubideak. Hegazkin konpainiak adierazi du bikoteak zorrotzegi interpretatu duela hizkuntza eskubideen araudia. Hala ere, seinaleak bi hizkuntzetan jartzeko ahalegina egingo duela esan du.

Epaileak ebatzi du hegazkin konpainiak Kanadako elebitasun legeak hautsi dituela eta derrigortuta dagoela bi hizkuntzek estatus bera izan dezaten bermatzen duten arauak errespetatzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Eguneraketa berriak daude