Kaleratzeak Stop plataformak alokairuaren prezioa mugatzea eskatu du

  • Osteguneko mobilizazioan “alokairu sozialerako etxebizitza gehiago” eskatu ditu, eta Donostian hutsik dauden 4.000 etxebizitzei erabilpena ematea.


2020ko abuztuaren 21an - 09:23
Kaleratzeak Stop-en mobilizazioa Gasteizen. Argazkia: Hala Bedi

Kaleratzeak Stop-ek, Alokairuk eta Azoraren Kaltetuen plataformak elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Donostian. Merkatu pribatuko alokairuaren prezioa kontrolatzeko kanpaina bat abiarazteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, eta etxebizitza bat lortzeko aukerarik ez dutenen egoera salatu dute.

Rosa García Kaleratzeak Stop elkarteko bozeramailearen arabera, “familia horiek, izena eman duten gehienek bezala, seme-alabak dituzte ardurapean. Haien diru sarrerak 3.000 eta 16.000 euro artekoak dira, eta horrek eragozten die Donostian eta Gipuzkoan dauden gehiegizko alokairuak ordaintzea”.

Alokairu sozialeko etxebizitza gehiago sortzea eskatu du Kaleratzeak Stopek, “Donostian dauden 4.000 etxebizitza hutsak” mobilizatzea, eta merkatu pribatuan alokairuaren prezioa kontrolatzeko kanpaina bat abiatzea. Egingarria da hori guztia Garcíaren arabera , “borondate politikoa egonez gero”. Elkarteko bozeramailearen hitzetan, “eskubide bat da etxebizitza, ez negozioa”, eta gaineratu du ez dietela galaraziko eskubide hori aldarrikatzen jarraitzea “Estatuko hirugarren hiririk garestienean”.

Alokairuaren igoera

Apirilean Economic Research-Ekonomska IstrazÌÂivanjak zientzia aldizkarian argitaratu zen ikerketa baten arabera, korrelazio bat dago Donostiako etxe turistikoen hedapenaren eta alokairuaren prezioaren igoeraren artean. Ikerlanaren arabera, litekeena da Airbnb-ren jardunak alokairuaren prezioa igo izana. Informazio horri helduz, Desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin eragile donostiarrak azaldu du “etxejabe askok beren jabetzak alokairu merkatutik atera eta merkatu turistikoan eskaintzeko hautua" egiten dutela, eta horrek alokairurako etxebizitzen gutxiagotzea eta prezioen igoera dakarrela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude